Peace Center. Ethical management of conflicts
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak eskaintzea oinarri duen ibilbide berriari ekin dio Baketik-ek

2011ko urrian, bere V. urteurrenean, Baketik-ek bere zeregina eta egitasmoa berriro definitzeko urte beteko trantsizio-prozesua zabaldu da. Prozesu horren abiapuntua “Baketik berrabiarazi da” izenburua daraman adierazpena da.

Baketik-ek bere zeregina berriro definitu du; orain bere zeregina honakoa da: «norbera eta gizartea aldatzeko baliabide etikoak eskaintzea». «Bizizikasi pedagogiaren zentro» gisa aurkezten da hori izango delako bere tresna nagusia. Bizizikasi pedagogia hobetzen eta aldatzen ikasteko Baketik-ek sortutako pegagogia da. Baketik-ek hiru norabidetan lan egingo du tresna horrekin: krisi orokorraren aurrean gizarte-eredu berriak eragitea; norbera aldatzeko beharraren aurrean bizitzeko modu berriak sustatzea; eta bakerako bertako lehentasunaren aurrean bizikidetzaren kultura berria erdiestea.

 
Adierazpenaren laburpena
Bost urte betetzen ditugun honetan, Baketik-ek beharrezkoa ikusten du bere egitasmoa berbideratzea. Horretan modu nabarmenean hiru faktorek dute eragina: lehentasun orokorrak, mundu mailako krisiak; lehentasun pertsonalak, bizitza hobetzeko beharra; eta bertako lehentasunak, bakea eta bizikidetza Euskal Herrian. Baketik-en erabakia hiru lehentasun horien aurrean berkokatzea eta gizarteari ekarri onuragarria eskaintzea da.

 

 
Adierazpenaren eduki osoa
Irudipen edo uste honen emaitza dugu Baketik: bakea eta etika hitzen esanahia, zentzua eta edukia elkartzea onuragarri zaie gizon-emakumeei eta gizarteari. Uste hori abiapuntu harturik, zentro bat ireki genuen, Arantzazun, geure egoitza, eta zenbait lan, ekimen, proiektu eta jarduera bultzatzeari eta aztertzeari ekin genion.