Peace Center. Ethical management of conflicts

Bakarrik dauden adingabeko atzerritarren «osaba-izeba» izan nahi zuten pertsona eta familia boluntarioen sarea da Izeba Proiektua. Izeba Proiektuaren esperientzia ikustera gonbidatzen dugun elkartasunezko aukera bat da. Aukeratu ahal izateko beharrezkoa da ikustea. Ikusi ahal izateko lehen urratsa informatzea da. Baketik-ek hitzaldia eskainiko du Urnietan, maiatzaren 17an, osteguna, 18.00etan, Lekaio Kultur Etxean.

Informazio gehiago...

 

Lanetik programa, enpresetan eta erakundeetan talde-zentzua hobetzeko formazio-programa, abian dago. Hurrengo ostiralean, maiatzaren 18an, 9.00etatik 13.30era, hirugarren saioa garatuko da. Berrikuntzaren gaiari sakon helduko zaio ikuspegi etiko batetik. Gai hau jokoan baldin badago zeure enpresan edo erakundean, interesgarria gerta daiteke zeuretzat.

·Informazio gehiago Lanetik proposamenari buruz.
·Ikastaroaren programa.
·Izen-ematea: 943-251005, This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it .

 

Baketik-ek behar zehatz horietako bati jarri nahi izan dio arreta: sufrimenduaren esperientzia. Sufrimendua bidelagun dugu. Ez da desiragarria, baina ekidinezina da. Hala izanik, geure baitan nola aritzen den ulertzea komeni da. Ikastaroaren helburua sufrimendua ulertzea da, geuk aurre egin behar izaten diogunean edo lagun hurkoak pairatzean lagundu ahal izateko. Sufrimendu-momentuak igarotzen ari diren pertsonentzat edo sufritzen ari direnei laguntzen dieten pertsonei zuzendua dago bereziki ikastaroa. Maiatzaren 19an, larunbata, (9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era) izango da Arantzazun eta Jonan Fernandezek emango du.

Izen-ematea: 943-251005 / This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
Informazio gehiago…

 

Maiatzaren 7tik 11rako astean, Jonan Fernandezek «Hezkuntza eta bizikidetza bakearen mapa berrian. Lau puntu kardinal» txostena aurkeztu du Bilbon, Donostian eta Iruñean.

·Txostena irakurri
 


Izeba proiektura pertsona edo familia boluntarioak batzeko asmoz Baketik-ek abiaraziriko informazio-kanpaina oso balantze positiboarekin itxi da. Kanpainaren helburua egoera zaurgarrian dauden adingabeen osaba-izeba gisa jokatzeko gutxienez 30 boluntario gehitzea zen. Hilabeteko kanpainaren, 7 informazio ekitaldiren eta komunikabideetan izandako esku-hartzeen ostean, 39 boluntariora heltzea lortu da. Beraz, Baketik-ek egiten duen balorazioa oso positiboa da eta lerro hauen bidez kanpainaren arrakasta ahalbidetu duten pertsona guztien lankidetza eskertu nahi dugu.

 

Bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berria bultzatzen hasteko bost proposamen dira. Proposamen horiek aurretiko gogoeta batzuk dituzte bizikidetzaren berradiskidetzearen jarduera-eremua argitzeko helburuarekin.

 

Ordura arte iradokizunak jasoko ditu bere blog-ean

2011ko urtarrilean Baketik-ek “Berradiskidetzerako Indarguneak” ekimena jarri zuen abian. Urtero, urtarrilean, bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko agiria aurkeztea da ekimenaren xedea. Bigarren agiria urtarrilaren 31ean emango da ezagutzera eguerdiko 12etan. Ordu horretan, web gune honetan bertan, Baketik-eko blog-ean eta bideo bidezko post baten bidez bigarren “Indargunea” aurkeztuko dugu. Agiriak proposamen zehatzak jasoko ditu. Aurkeztu aurretik, Baketik-ek bere blogean geure gizartean bizikidetzaren berradiskidetzea bultzatzeko iradokizun praktikoak eskatzen ditu.

 

Jonan Fernandez: “Inflexio-puntua, topagunea eta abiapuntua da giza duintasunaren balio gorenaren inguruan”

Baketik-ek parte hartu du, hezkuntza-komunitatearen bete eragileekin batera, gaur Bilboko Carlton Hotelean egin den ekitaldian, “Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko konpromisoa” sinatzeko. Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariak, zentro honen izenean parte hartu eta ondorengoa adierazi du:

 

Baketik-ek eta Lokarrik, bizikidetzaren berradiskidetzea bultzatzeko eta sustatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute.

 

Bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko ikastaroen eta hitzaldien eskaintza

 
«StartPrev12NextEnd»

Page 1 of 2