| Ikastaroak |
|
Gatazkak etikoki lantzeko ikastaroen programa Bider Mila proiektuaren barnean kokatzen da, Proiektu hau Baketik sortu zenetik (2006. eko urrian) beronen egitasmo nagusia da. Helburu bezala giza duintasunarenganako errespetuan eta ezberdintasunen onarpenean oinarritutako bizikidetza sozial eta politiko berradiskidetu bat eratzen laguntzea da. Gainera ikastaroan parte hartzen dutenekin eta hala nahi dutenekin berradiskidetze sare bat eratzea da asmoa. Gatazken lantze etikoari buruzko lehen ikastaro honetatik 3000 pertsona baino gehiago pasa dira jada. Horietako askok lehenengo ikastaroak jarrapena izan dezan eskatu digute. Eskaera honi erantzuteko asmoz Baketik-ek ikastaro berri bat jarri du martxan: "Oinarrizko lau ikaskuntza zeurekin eta besteekin hobeto bizitzako". Ikastaro honek hurrengo galderari erantzun nahi dio: zeintzuk dira kultura, erlijio eta ideologia desberdinetako gizakiok arazo pertsonalen aurrean hobeto orientatzeko eta besteekin ditugun gatazkei modu eraikitzailean aurre egiteko konpartitu ditzakegun oinarrizko irakaskuntzak? Hirugarren ikastaro bat ere jarri dugu martxan aurtengo ikasturterako: "Nork bere buruarengandik ikastea". Gutako bakoitza irakasle aparta izan daiteke norbere buruarentzat. Gure zailtasunak, gatazkak, bizipenak, lorpenak, pozak edota porrotak eraldaraziko eta haziaraziko diguten material onenak bilaka daitezke. Ikastaro honen helburua gure eskarmentua aprobetxatzeko tresnak eskaintzea da: bai bizitza pertsonalerako eta baita besteekin bizitzeko ere.
( |