Peace Center. Ethical management of conflicts

Baketik-ek laguntza ekonomikoa behar du proiektuaren bideragarritasuna eta autofinantziazioa lortzeko. Nahi duten lagunek edo erakundeek bi bide dauzkate aukeratzeko: hileroko kuota bat ordaindu edo proiektu zehatz bat lagundu edo babestu.

 
Laguntzaile ekonomikoak

Onura ekonomiko zuzena eta partikularra bilatzen ez duen diru-inbertsioa egitea aukeratzen duten pertsonak edo erakundeak dira. Inbertsio horren errentagarritasun etikoa eta onura soziala ahalbidetuko duten baldintzak sortzea bilatzen dute. Aukeratzeko ahalmena erabiltzen dute.

Hain zuzen ere horregatik, aldaketa-egitasmo horren abiapuntua geure esku dagoen horretan arreta jartzea da. Bere eslogana “Aukera dezakegu” da. Aldatzea aukera dezakegu, inertzia hutsa baino zerbait gehiago izatea aukera dezakegu, edo horrelako beste urrats bat ematea aukera dezakegu. Geure indarra aukeratu ahal izatea da.

Baketik-ek laguntza ekonomikoa emateko hiru bide zabaldu ditu. Kasu bakoitzean formazio- eta aholkularitza-zerbitzuak jasoko dira trukean, edo proiektu zehatzak bultzatuko dira ekarri bakoitzaren onura pertsonal, sozial edo korporatibo zehatza bilatuz.

- Bazkide-Lagunak: Hilean 5 eta 89 euro arteko ekarriarekin lagunduko duten pertsonak eta erakundeak. Ekarri horren onuragarritasunaren itzulera formazio-eskaintzetan parte hartzeko erraztasunak ematen eta aholkularitza pertsonalerako zerbitzuetan irudikatuko da.

- Bazkide-Laguntzaileak: Hilean 90 eta 499 euro arteko ekarriarekin lagunduko duten pertsonak eta erakundeak. Ekarri horren onuragarritasunaren itzulera formazio- eta aholkularitza-eskaintza pertsonalizatuetan zehaztuko da, edota, enpresen kasuan, erantzukizun sozial korporatiboaren eremuan proiektu zehatzak babestuz.

- Bazkide-Babesleak: Hilean 500 eta 1.000 euro arteko ekarriarekin lagunduko duten pertsonak eta erakundeak. Kasu horretan, ekarri horren onuragarritasunaren itzulera Baketik-eko ekintzetan logotipoa jartzen eta baita formazio- eta aholkularitza-eskaintza pertsonalizatuetan edota erantzukizun sozial korporatiboaren eremuan ere irudikatuko da.

Formulariora joan edo klikatu hemen eta esku-orria eskuratu ezazu

 
Proiektu zehatzen babesa

Geure proiektuetako batzuk laguntza ekonomikoa behar dute bereziki. Laguntzeko eta Baketik-en parte hartzeko beste modu bat honako proiekturen batera diru-kopuru bat zuzentzea da. Ekarri hori burutzeko nahiko da kontu zenbaki honetan diru-sarrera egitea proiektuaren izena adieraziz.

2101 0057 53 0011735115

·Dohain Programa

Egoera zailetan daudenei (gaixoak, droga-mendekotasunen bat dutenak, babesik gabeko adingabeak, presoak, urritasunak dituztenak...) prestakuntza-egonaldiak egiteko eta atseden hartzeko aukera eskaintzen die Arantzazun. 741 lagunek hartu dute parte programan, 42 egonalditan.

Gehiago irakurri

·Afrikako astea

Gogoeta kritikoa egiten du, urtero (ekainean), Afrikako zenbait gonbidaturekin. Horrela sortu zen Afrikandugu, Europako eta Afrikako gizarte zibilen arteko elkartasuna eta lankidetzarako senidetzea sustatzeko proposamena.

Gehiago irakurri

·Antzerki-Foruma

Antzerkiaren bidez errealitatea aztertuz eta berreraikiz, balio etikoak sustatzen ditu. 8 eta 16 urte bitarteko 17.000 bat ikaslek hartu dute parte. Programa honek jorratu dituen gaiak indarkeriarik eza, errespetua, berdintasuna, elkartasuna eta giza duintasuna izan dira.

Gehiago irakurri

·Bideoteka Proiektua

Hiru zerbitzu eskaintzen ditu: bizitzari eta giza harremanei buruzko 200 filmeko funtsa (gida didaktikoak dituzte film guztiek); bideokluba, 175 bazkideduna (urtean 10 film eta gida jasotzen ditu bakoitzak), eta zinemari eta hezkuntzari buruzko ikastaro bat, urtero.

Gehiago irakurri