Bake zentroa. Gatazken lantze etikoa
Afrikako astea 2010

2010eko ekainaren 7tik 12ra Arantzazu, Afrikarekiko elkargune bilakatuko da. Afrikako independentzien 50. urteurrenean Afrikari buruzko IV. aste honek lankidetzarako senidetzea eta berradiskidetzea Laku Handien eskualdean landuko du.

Ez nagusitasunaren erotika, ez biktimismoaren erotika

Elkartasunak, guztiak bezala, bizitzan abantailak eta desabantailak ditu. Gizakia indarrez erakartzen duten bi joeren artean geldi daiteke harrapatua bere alderdirik ilunenean.
Bi joeretan lehenengoa nagusitasunaren erotika bihurtzeko arriskua duen elkartasunaren bizipena da. Ematen duenak du berezkoa. Ez du esan nahi bestea baino gehiago sentitzen naizenik, baizik eta besteari laguntzeak dakarren desoreka horrek neure burua ontzat, justifikatutzat, jotzeko boterea ematen didala, eta hori, nahi gabe, neure konpromisoaren arrazoi garrantzitsuen bihurtzen dela.

Asmo nagusia ondo sentitzen naizelako ordainsaria bilatzea da. Bigarren joera biktimismoaren erotika  bilakatzeko arriskua duen elkartasunaren bizipena da. Jasotzen duenak du berezkoa. Neure motibazioa garrantzizkoena ez da baliabideak sortzea neure behar-egoeratik ateratzeko, neure biktima-egoerak  eskaintzen didan mesedezko tratua bilatzea baizik. Elkartasuna hartzea faltsutu egiten da, eta benetakotasuna galtzen du. Asmo nagusiabetebeharretatik libre geratzea baizik.

Bi erotika horiek osagarriak dira, eta elkarren atseginekoak. Harmonia perfektuan bizi daitezke. Jarrera pertsonaletan, kolektiboetan, nazioarteko politikan, lankidetzan, Afrikarekiko harremanean eta abarretan daude. Azken emaitza ez da ona. Afrikarekiko elkartasunean nagusitasunaren erotikaren eta biktimismoaren erotikaren artean tarteko bidea zabaltzen saiatzen da Afrikandugu proposamena.

Afrikari buruzko IV. Astean lankidetzarako senidetzeen irudia partekatu eta bultzatu nahi duen proposamen horretan sakonduko dugu. Laku Handien eskualdean eta berradiskidetzearen gaian jarriko dugu arreta. Ekainaren 7tik 12ra, Arantzazu Afrikarekiko elkargunea izango da. Parte hartzera gonbidatua zaude.

Informazio gehiago edo izen-ematea:
943 251005 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - www.baketik.org

Egitaraua

Astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00etara, ikastaroa:
lankidetzarako senidetzea eta berradiskidetzea Laku Handietan,

Mbuyi Kabunda irakasleak zuzendua.

Astelehena 7

Inaugurazio ekitaldia Afrikari buruzko IV. Astea Aratzazun.
Lehen ikastaroa: «Iragana. Laku Handien eskualdearen historiaren deskribapena».
Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Florent Rugigana (Rwanda).

Asteartea 8

Bigarren ikastaroa: «Oraina. Laku Handien egungo egoera».
Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Rigobert Minani (Kongoko Errepublika).

Asteazkena 9

Hirugarren ikastaroa: «Etorkizuna. Ikuspegi eta lehentasun sozialak Laku Handietan».
Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Florent Rugigana (Rwanda).

Osteguna 10

Laugarren ikastaroa: «Berradiskidetzea. Bizikidetza berreraikitzeko eta berradiskidetzerako bidezko prozesu baterako gakoak Laku Handietan».
Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Rigobert Minani. ·Gorka Gamarra (Umurage dokumentaleko zuzendaria).

Ostirala 11

Bosgarren ikastaroa: «Esperientziak. Lankidetzarako senidetzeen irudia eta bere ekarria Laku Handien berradiskidetze prozesuari».
Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Jonan Fernandez. ·Florent Rugigana.

Larunbata: jarduera sozialak

Larunbata 12

10.30ean. Mbuyi Kabundaren hitzaldia. «Historia, egungo egoera eta bizikidetza berreraikitzeko eta berradiskidetzerako bidezko prozesu baterako lehentasunak Laku Handietan».
11.15ean. Atsedena.
11.45ean. Gorka Gamarraren Umurage dokumentala.
12.45ean. Solasaldia: Mbuyi Kabunda, Florent Rugigana, Gorka Gamarra, Jonan Fernandez eta Fausto Yudego.
13.30ean. Atsedena.
14.00etan. Herri-bazkaria.