Bake zentroa. Gatazken lantze etikoa
Antzerki-Forum proiektua

2010-2011 ikasturterako izena emateko epea ireki da

Izen-emate epea 2010eko ekainaren 1etik 25era izango da

Antzerki Forum egitasmoa antzerkiaren bidez eskolan balio etikoak bultzatzen dituen programa da. Esperientzia honetan 245 ikastetxek eta 8 eta 16 urte bitarteko 14.000 inguru ikaslek hartu dute parte. Parte hartu nahi duten ikastetxeek ekainaren 25a baino lehen eman beharko dute izena Baketik-era deituz (943-251005 begin_of_the_skype_highlighting 943-251005 end_of_the_skype_highlighting).

Antzerki Forum-ak Brasilen du jatorria, eta Augusto Boal da sortzailea. Antzerki modu honekin, aktore-talde batek arazo bati buruzko lan bat antzezten du, baina istorioak zorigaitzeko amaiera du. Ikasleei antzezlana, eszenak eta eszenatokia bera aldatzeko gonbita egiten zaie istorioa hobeto amaitu dadin. Ikasleen aportazioekin eta parte-hartzearekin aktoreek berriro antzezten dute lana. Ondoren, esperientziaren emaitzekin analisi- eta gogoeta-tailer bat egiten da. Antzerki Forum-aren helburua da antzerki-hizkuntza guztien esku jartzea metodo pedagogiko eta errealitatea ezagutzeko eta aldatzeko metodo gisa. Lortu nahi dena da ikusle pasiboa egile eta aktore aktibo bihurtzea, lehenik antzezlan batena eta gero, agian, bakoitzaren errealitatearena.

Antzerki-Forumeko 2010/11 ikasturterako proposamena eta egutegia hauxe duzue:

-Irailaren 20tik azaroaren 29ra. Eskolan indarkeria- eta jazarpen-jarreren prebentzioa, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzendua.

-Urtarrilaren 24tik martxoaren 17ra. Eskolan afektibitate- eta bizikidetza-harremanetan errespetuaren, askatasunaren eta berdintasunaren balioak, 13 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzendua.

-Martxoaren 28tik maiatzaren 26ra. Eskolan errespetu- eta berdintasun-balioak kultur-aniztasunarekin eta inmigrazioarekin lotuta, 15 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendua.

Programak Arantzazun du leku astelehenetik ostegunera, eskola-egutegiaren barruan eta jai ez diren egunetan. Saio bakoitzaren ordutegia 10.00etatik 15.30era da, bazkaltzeko tartetxo batekin eta Arantzazun bisita gidatu laburrarekin. Egunero ikastetxe bateko 30-50 ikasle hurbilduko dira. 90 jardunaldiak hiru lurraldeetako ikastetxeen eta eskola-sare desberdinen artean banatuko dira proportzionalki.

Parte-hartzaileek janariaz soilik arduratu beharko dute, izan ere, parte-hartzea doakoa da, eta joan-etorria egiteko autobusa Baketik-ek jarriko du. Programa amaitzean, irakasleek dokumentu bat jasoko dute, orientazio didaktikoak dituena, Arantzazun egindako lanak eskolan jarraipena izan dezan.