|
 |
JATORRIZKO IZENBURUA: Iluminados por el fuego. URTEA: 2005. IRAUPENA: 100 min. HERRIALDEA: Argentina. ZUZENDARIA: Tristán Bauer. AKTORE-ZERRENDA: Gastón Pauls, Pablo Ribba, César Albarracín, Juan Leyrado, Virginia Inocenti. EKOIZPEN-ETXEA: San Martin Generalaren Unibertsitate Nazionala. |
Sinopsia Iluminados por el fuego pelikulak Esteban Leguizamonen oroitzapenak ematen ditu ezagutzera. 40 urte ditu Estebanek, eta 18 urte zituela soldadu bezala eraman zuten Malvina irletan borroka zedin. Haren borroka-kide bat buruaz beste egiten saiatzen da. Horrek beste bi lagunekin bizi izan zituen gerrako oroitzapenetan murgiltzen du Esteban: Vargas, buruaz beste egiten saiatu dena, eta Juan, gerran hildakoa. Gerran jasandako lazturak, hotza eta gosea bakarrik ez, oroitzapenetan laguntasun- eta adiskidantza-istorioak ere etorri zaizkio.
Gaia Memoria kritikoa, gerra eta laguntasuna
Memoria kritikoa. Atzera egindako begirada proposatzen du pelikulak oroimenean eta oroitzapenetan barneratzea, iragana lantzeko eta horrela oraina eta geroa aldatu ahal izateko. Gerra. Gerrako lehen su-lerroan dagoen gazte baten begiradaren bidez gerraren zentzurik eza salatzen du pelikulak. Laguntasuna. Gatazkari gizatasun oro kendu dioten arren, elkartasunak, laguntasunak eta eskuzabaltasunak badute lekua.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik. …kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea. …ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten. eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera… …pelikula ikusi aurretik
·Gerrari buruz: Gerrek ba al dute zentzurik? Zeintzuk dira beren helburuak eta zeintzuk beren kostuak? Merezi al dute? ·Sufrimenduari buruz: Nola egin aurre sufrimenduz jositako iraganari eta bizitzewn jarraitu? ·Lehentasunari buruz: Muturreko sufrimendua jasan duen batentzat zer da garrantzizkoena?
…pelikula ikusi ondoren
·Nolakoa da Estebanen bizitza? Zer ezaugarritzen du? ·Zer sortarazten dio Vargasen bere buruaz beste egiteko ahaleginak? ·Zergatik sentitzen du Estebanek Malvinetara itzultzeko beharra?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
|
Komentarioak
RSS bitarteko berrien harbidetza sarrera honi eginiko komentarioentzako.