|
 |
JATORRIZKO IZENBURUA: Not one less. URTEA: 1999. IRAUPENA: 106 min. HERRIALDEA: Txina. ZUZENDARIA: Zhang Yimou. AKTORE-ZERRENDA: Minzhi Wei, Huike Zang, Zhenda Tian, Fanfan Li, Yuying Feng, Enman Gao. EKOIZPEN-ETXEA: Guangxi Film & Beijing New Picture. |
Sinopsia Herrixkako irakaslearen ama gaixotu egiten da, eta horrek, Wei Menzhiren, 13 urteko neskatxa baten ardurapean uzten du eskola. Neskaren heziketa oso mugatu da, eta irakasteko ez du trebetasun gehiegi. Weik ez du soldata kobratuko baldin eta jaso zuen ikasle kopuru bera mantentzen ez badu irakasle titularra itzultzen denean. Ez du bakar bat ere galdu behar. Horregatik, hirira egin beharko du bidaia, etxeko egoera ekonomiko zailak bultzatuta, lana bilatzeko eskola utzi duen haurra bueltan ekartzeko.
Gaia Pobrezia, erantzukizuna eta benetakotasuna
Pobrezia. Pelikulak baliabide gehiegi ez duen eskola bateko egunerokoa kontatzen du zeinetan adimena zorroztea ezinbestekoa den behar den guztia erdiesteko. Erantzukizuna. Irakasle gazteak, bizkor heltzen denak, onartu egiten du ikasleak elkarrekin mantentzeko ardura, egiteko horixe bihurtzen du bere kausa eta horrek ekartzen dizkion ondorioak bera gain hartzen ditu. Benekotasuna. Elkartasunean eta benekotasunean oinarritutako kompromezua islatzen du istorioak..
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik. …kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea. …ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten. eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera… …pelikula ikusi aurretik
·Laguntzari buruz: Inguruan ditugunei laguntza eskatzen ba al dakigu? Nola erantzuten diogu laguntza-eskaera bati? ·Nekaezintasunari buruz: Horren erraz etsiko ez bagenu, bete nahi ditugun helburuetako gehiago gauzatuko genituzke? Behar denean atzera egitea garaipentzat jo daiteke? ·Laguntasunari buruz: Zer egitera helduko ginateke lagun batengatik?
…pelikula ikusi ondoren
·Eskolari materiala eman ondoren kazetariak «honek jende ona ere badagoela erakusten du» dio, eta betiko egiten dute alde bertatik. Zer eratortzen da jarrera hontatik? ·Zergatik aldatzen da Wei? Zerk bihurrarazten du Wei andereñoa? ·Zer eragin dute pelikula amaieran haurrek arbelean idazten dituzten hitzek?
Nerea Beldarrainen laguntzarekin.
|
Komentarioak
Lo podemos comparar con el programa ni uno menos del ministerio de educación nacional de Colombia, que se inspiro por esta gran película y cuyo objetivo es que ningún niño o niña abandone la escuela y además de esto busca divulgar, sensibilizar y movilizar a estudiantes, padres de familia, acudientes, docentes, autoridades y comunidad en general, para que cada quien asuma su responsabilidad en el propósito de que ningún colombiano en edad escolar se quede por fuera del sistema educativo nacional.
Todo esto nos sirve para darnos cuenta si entre todos podemos ser mejores, responsables, entre tantas cosas como hizo aquella niña Wei cumpliendo con el papel de no dejar ir a a ningun niño de la escuela.
la educación es lo primordial para un ser humano desde su primera etapa ya que de ello depende su desarrollo intelectual y social puesto que adquiriendo conocimiento se puede llegar a un mejor futuro y desarrollo humano, deberían establecer una norma en cada país que la educación sea gratuita para los niños que son el futuro de la descendencia.
en conclusion la pelicula nos enseña que no importa las adversidades, el compromiso y la constancia van a ayudar a lograr nuestros objetivos. recomiendo esta pelicula porque nos hace tomar conciencia de como la pobreza y la falta de recursos hacen que dia a dia los niños tengan que dejar de ir a la escuela para poder ayudar a conseguir un sustento para su casa
Además es importante resaltar en la película valores como la responsabilidad , la tolerancia, el esfuerzo, la inocencia, la perseverancia, la vocación, la solidaridad, entre otros.
También nos muestra la importancia de luchar por las metas y que no siempre son a título personal, el ejemplo en esta película es el de luchar por la educación de unos niños que eran ajenos a ella, pero su gran recompensa finalmente fue ver en los niños tanta alegría, y que fuera finalmente querida y aceptada por sus estudiantes.
RSS bitarteko berrien harbidetza sarrera honi eginiko komentarioentzako.