|
 |
JATORRIZKO IZENBURUA: Little Miss Sunshine. URTEA: 2006. IRAUPENA: 101 min. HERRIALDEA: USA. ZUZENDARIA: Jonathan Dayton, Valerie Faris. AKTORE-ZERRENDA: Greg Kinnear, Toni Collette, Steve Carell, Alan Arkin, Beth Grant, Paul Dano, Abigail Breslin, Bryan Cranston. EKOIZPENA: Fox Searchlight Pictures/Big Beach.
|
Sinopsia Hoovertarrak familia liskartia dira: aitonak kokaina esnifatzen du eta hitz gordinak botatzen ditu, aitak arrakastari buruzko ikastaroak ematen ditu porrot izugarriarekin, amak ez da iristen, osaba bere mutil lagunak utzi duela-eta bere buruaz beste egiten saiatu ondoren osatzen ari da, seme nerabeak Nietzsdhe irakurtzen du eta ez du hitzik egiten, eta alaba txikia, Olive, betaurreko handiekin eta nahiko lodia hederá izan nahi du. Olive ‘Miss Sunshine Txikia’ lehiaketa lehiatsu batean parte hartzeko gonbidatzen dutenean Kalifornian, Hooverfamilia osoa elkartu egiten da berarekin joateko.
Gaia Mugak, desberdintasuna eta porrota vs arrakasta
Mugak. Historiak giza izaeraren mugak eta hau onartzeko beharra deskribatzen ditu errealitatean kokatzen, frustraziorako prestatzen gaituelako eta bakarrik horrela bilakatzen da aukera. Desberdintasuna. Pelikulak desberdintasunaren defentsa sutsua, nor bere buruarekiko fideltasuna eta horrek dakarren gatazka onartzeko ahalmena erakusten du. Porrota vs arrakasta. Pelikulak errealaren ikuspegia ez galtzearen eta bizitzaren porrota edo arrakasta baloratzeko nora begiratzen jakitearen garrantzia kontatzen du pelikulak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik. …kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea. …ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten. eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera… …pelikula ikusi aurretik
·Mugei buruz: Posible al da gure oztopo eta mugak aukera bilakatzea? Nola? ·Porrotari buruz: Akatsa, krisia, gabezia edo nahi duguna ez lortzea, porrota bezala ikusten al dugu? ·Desberdintasunei buruz: Onartzen al dugu nor bere buruarekiko fideltasunak, sarritan, dakarren gatazka?
…pelikula ikusi ondoren
·Hoover familiako aitaren diskurtsoa zertan datza? Zein dira bere argudioak? Zerk ahalbidetzen du euren aldaketa bukaeran? ·Zerk bereizten du hitz egiten ez duen semea, aitona, ama eta haurra? Nolakoak dira? Nola egiten diete aurre gertatzen zaizkien gauzei? Nola hartzen du pertsonai bakoitzak edertasun lehiaketa? Zerk ahalbidetzen du aldaketa haietariko bakoitzean?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
|