|
Bizizikasi pedagogiaren ardatz nagusia |
|
Bizizikasi pedagogiaren diagnostikoaren ardatza haren tesi nagusian dago: bere egoera pertsonala eta soziala bere kabuz (inguruarekin harremanetan eta elkarlanean, jakina) hobetzeko eta berregiteko gai dena, hori da pertsona osasuntsua. Hobetzeko gai da pertsona, kontzientziatzeko, zentzua bilatzeko eta bere buruari emateko gaitasunek ikuspegi zabalak irekitzen baitizkiote. Bizizikasi pedagogiak ez du ezer berririk irakasten: norberak berekin daramana esnatzen du.
Ikuspegi kualitatibotik, hori dugu bost urteotako emaitza nagusia, eta, noski, hurrengo bost urteotarako baliabide nagusia ere. Pedagogia horren ahalmenak izango ditu ardatz gizarteari eskaintzen den Baketik-en berritze-proiektuak. |
|
|
|
|
|