Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Liburuak
Pertsona izaten hezi

Pertsona batek beste bati matematika, hizkuntzaren, lanbideren edota kirolen bat irakatsi behar badio, gutxi gorabehera bada ere, imajina dezakegu zer jakin behar duen horretarako. Diziplina horietarako araututako edukiak ikasi eta barneratu beharko ditu, horiek ulertzeko eta transmititzeko. Baina erantzuna ez da horren argia, baldin eta horrelako galderak egiten badizkiogu geure buruari: zer jakin behar dugu pertsona izaten hezteko? Zer ikasi behar da bakeko, bizikidetzako, justiziako, giza eskubideen, adiskidetzako, errespetuko, berdintasuneko eta abarreko oinarrietan hezteko? Edota zer ikasi behar da elkarrizketako, laguntzako, eskuzabaltasuneko, lan-taldeko eta abarreko oinarrietan hezteko? Edota zer zailtasunari, bakardadeari, sufrimenduari, heriotzari, bizitzak duen zentzuari, laguntasunari, aitatasunari eta amatasunari, maitasunari eta abarri aurre egiteko? Erantzuna zein den ez da garbi asmatzen; baina galderak hezkuntza- eta bizitza-arloari eragiten dio nabarmen. Eremu horretan sakondu nahi du Jonan Fernandezek idatzi eta Baketik-ek argitaratu duen Pertsona izaten hezi. Zortzi ikaskuntza liburuak.

pertsonaizaten.jpg

Liburua erosi

 
Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos

“Vivir y convivir. Cuatro Aprendizajes básicos” liburua pertsonaren giza oinarri sakonenen bilaketa da. Bizitzarako zentzua, bizikidetzarako ulermen unibertsala eta heziketarako orientabide hobea aurkitzeko aukerak aztertzea ahalbidetzen duen bilaketa.
Egilearen bilaketa honen emaitza lau oinarri dira, edozein desberdintasunen gainetik, gizaki guztiak berdintzen gaituztenak: gizakion izaera mugatua, esker onaren zentzua, kontzientziari entzutea eta giza duintasuna.
Azterketa hau ez da jakite teoriko batean oinarritzen, liburuaren egilearen bizi-esperientzian oinarri duen giza-bilaketa da. Gizakia izateak zer esan nahi duenari erantzunak bilatzeko eta gizaki izatea nola betetzen den ulertzeko duen grina adierazten du. Grina honek “Ser humano en los conflictos” (2006. Ed. Alianza) bere liburuan lehen isla izan zuen

lu00081701.jpg

Liburua erosi

 
Ser humano en los conflictos
Astelehena, 01 JANUARY 2007 01:00

Hiru faktoreren ondorioz sortu da: esperientzia, kezka eta intuizioa. Lehenik eta behin, euskal gatazkan zuzenean izandako 20 urteko esperientzia, azken hamairuak Elkarriko buru izanik. Bizipen horren gogoeta kritiko eta autokritikoa agertzen du.

Bigarrenik, gizaki izateak esan nahi duenaren gaineko kezka. Zein da giza-betebeharra, nola erantzuten diogu gure existentzia bitxi eta bakarraren zentzu sakon horri eta, bereziki, nola erantzuten dugu gatazka baten aurrean, izateari atxekita dagoen errealitate horren aurrean? Hirugarrenik, intuizio bat: giza-betebeharrak bere orientabidea aurkitu dezake etikan, hau da, giza duintasunaren errespetuak eskatzen duenari erantzuteko kontzientziak egiten duen ahaleginean.

lu00072401.jpg

Liburua erosi