| "Asistik Arantzazura" proposamena |
|
Arantzazu bere historiaren une desberdinetan esperantzaren, bakearen edo kultur susperraldiaren erreferente izan da. Orain, XXI. mendeko hasieran, Santutegiak egiten duen galdera da: zein ekarpen berezi egin diezaiokeen Arantzazuk gaur inguruan duen munduari. Galdera honen erantzuna bi kontzeptuen sintesian oinarritzen da: etika eta Asis. Arantzazutik eta Baketik-etik Asisen hasitako erlijio arteko elkarrizketa ureztatu nahiko genuke intuizio honekin: etika espiritualtasun laiko eta erlijio arteko gisa bultzatu, gizarte desberdinetan eta desberdinez osatutako gizarteetan bizitzeko topaleku gisa. Arantzazutik eta Baketik-etik Asisen hasitako erlijio arteko elkarrizketa ureztatu nahiko genuke intuizio honekin: etika espiritualtasun laiko eta erlijio arteko gisa bultzatu, gizarte desberdinetan eta desberdinez osatutako gizarteetan bizitzeko topaleku gisa. Santutegiaren oinarrien harkaitzaren gainean, Arantzazuko balore guztiak ideia batean laburbil daitezke, etika: giza duintasunaren defentsak dakartzan exijentziei erantzuteko kontzientziaren ahalegina, pertsonaren primatua, giza duintasunaren aldeko apustua guztiaren gainetik eta aurretik, gizakiaren egitasmo nagusia. Zentzu garaien eta sublimazioaren ulermen sakonak, etika espiritualtasun aurre-erlijioso eta aurre-ideologikoa bihurtzen dute eta hortik abiatuta, pertsona eta kultura bakoitzaren aukera, sinesmen, erlijio eta bidea errespetatu eta ahalbidetzen du. Arantzazuk Asisekin lotura izateko borondatea dauka, hiri horrekiko eta honek ordezkatzen duenarekiko lotura edo elkartze fisiko eta sinbolikoa edukitzeko. San Frantziskoren sorterria eta frantziskotarren erreferentzia zentroa izateaz gain, 1986az geroztik hiri hau erlijio arteko elkarrizketaren munduko hiriburu gisa ere proiektatu da. Zentzu honetan, erlijio arteko aurrerapen garrantzitsua da. Asisek elkarrizketa zabaltzen du. Hurrengo urratsa elkarrizketa horrek topaleku sendoak aurkitzea da. Arantzazutik eta Baketik-etik Asisen hasitako erlijio arteko elkarrizketa ureztatu nahiko genuke intuizio honekin: etika espiritualtasun laiko eta erlijio arteko gisa bultzatu, gizarte desberdinetan eta desberdinez osatutako gizarteetan bizitzeko topaleku gisa.
|