Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Baketik-eko bideokluba: urtean 10 film aukeratzea eta bidaltzea

Baketik-ek 2010eko bideoklub-zerbitzua osatuko duten 10 pelikulak aukeratu ditu. Dakizun bezala, zerbitzu honetan izena emateak urtero 10 film jasotzea dakar, gida didaktiko banarekin. Pelikulak ez dira itzuli behar; hala, bazkide bakoitzak bere bilduma osatu dezake. Inskripzio-kuota 45 eurokoa da.

Hautatutako pelikulak honakoak dira: "La escafandra y la mariposa”, “12 hombres sin piedad”, “La cena de los idiotas”, “Babe, el cerdito valiente”, “Good Bye Lennin”, “Persépolis”, “Ni uno menos”, “Delitos y faltas”, “El truco del manco”, “CRAZY".

 
 
 
 
 
 
 
 
  
 
 

Bideoklub-zerbitzuko harpidetzan baja eman nahi baduzu abenduaren 1a arte duzu epea, bestela zeure 2010eko bazkide-harpidetza automatikoki berrituko dugu. Pelikulak eta beren gida didaktikoak datorren abenduaren lehenengo hamabostaldian bidaliko ditugu. Ordainketa iaz zehaztutako modu berean egingo duzu.