Berradiskidetzeari buruzko "201 indargunea"k bost proposamen aurkezten ditu
Bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berria bultzatzen hasteko bost proposamen dira. Proposamen horiek aurretiko gogoeta batzuk dituzte bizikidetzaren berradiskidetzearen jarduera-eremua argitzeko helburuarekin.
Urtarrilaren 31ean, 12.00etan, Baketik-ek bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko “2012 indarguneak” agiria kaleratuko du
Ordura arte iradokizunak jasoko ditu bere blog-ean
2011ko urtarrilean Baketik-ek “Berradiskidetzerako Indarguneak” ekimena jarri zuen abian. Urtero, urtarrilean, bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko agiria aurkeztea da ekimenaren xedea. Bigarren agiria urtarrilaren 31ean emango da ezagutzera eguerdiko 12etan. Ordu horretan, web gune honetan bertan, Baketik-eko blog-ean eta bideo bidezko post baten bidez bigarren “Indargunea” aurkeztuko dugu. Agiriak proposamen zehatzak jasoko ditu. Aurkeztu aurretik, Baketik-ek bere blogean geure gizartean bizikidetzaren berradiskidetzea bultzatzeko iradokizun praktikoak eskatzen ditu.
Otsailean eta martxoan Baketik-ek bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko ikastaroak eskainiko ditu lau hiriburuetan
Baketik-en hiru lehentasunetako bat gure gizartean bakea sendotzeko bizikidetza kultura berriari laguntzea da. Lehentasun honekin bat eginik, otsailean eta martxoan Baketik-ek bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko ikastaroak eskainiko ditu Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
"Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko konpromisoa" sinatu du Baketik-ek
Jonan Fernandez: “Inflexio-puntua, topagunea eta abiapuntua da giza duintasunaren balio gorenaren inguruan”
Baketik-ek parte hartu du, hezkuntza-komunitatearen bete eragileekin batera, gaur Bilboko Carlton Hotelean egin den ekitaldian, “Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko konpromisoa” sinatzeko. Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariak, zentro honen izenean parte hartu eta ondorengoa adierazi du:
Urnieta, Baketik-en lehen hitzarmena Udal batekin bizikidetzaren berradiskidetzearen herri mailako politikak bultzatzeko
Azaroaren 29an, Mikel Pagola Urnieta Alkateak eta Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Urnietako Udalaren eta Arantzazu Baketik Fundazioaren artean, bizikidetzaren berradiskidetzea lagundu asmozUrnietan herri mailako programa garatzeko.
Baketik-ek gune bat zabaldu du bere blogean berradiskidetze-politikei (bakea eta bizikidetza) buruzko galderekin, erantzunekin eta iruzkinekin
ETAk urrian indarkeria behin betiko eten, eta panorama politikoan azaroaren 20ko hauteskunde-emaitzek utzitako aldaketaren ondoren, bakea finkatzeko eta bizikidetza kultura pertsonalean, sozialean eta politikoan bere garapena sendotzeko epe aktiboa zabaltzen ari da.
Berradiskidetzeari buruzko lehen ikastaroak oso ongi altua jaso du
Lehengo ostiralean, Baketik-ek azaroan bizikidetzaren berradiskidetzeari buruz eskainiko dituen lau ikastaroetako lehenengoa eskaini zuen Arantzazun. Lehenengo formazio-eskaintza horretan 25 lagunek hartu zuten parte eta saioa amaitu ondoren bete zuten ebaluazioan 8,9ko batezbestekoa eman zioten; gehienek bikain bat eman ziotelarik.
“Bakea sendotzeko, bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berria prestatzen hasteko garaia da”
Baketik-en lehen ekimena: azaroko asteburu guztietan bizikidetzari eta berradiskidetzeari buruzko ikastaro bat eskainiko du Arantzazun
Urriaren 15ean, Baketik-ek bere burua berriro definitzeko prozesuaren oinarriak aurkeztu zituen Arantzazun. 2011-12 ikasturtea eraldaketa hori gauzatzeko trantsizio-garaia bilakatu da. Baketik-en egitasmo berria, erabat zehaztua eta definitua, 2012ko urrian aurkeztuko da. Baketik aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoen zentro gisa proiektatzen da. Trantsizioko ikasturte honen testuinguruan, Baketik-eko jarduera-programaren lehentasunetako bat Euskal Herrirako bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berri baterako ekarria da.