| Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak eskaintzea oinarri duen ibilbide berriari ekin dio Baketik-ek |
|
2011ko urrian, bere V. urteurrenean, Baketik-ek bere zeregina eta egitasmoa berriro definitzeko urte beteko trantsizio-prozesua zabaldu da. Prozesu horren abiapuntua “Baketik berrabiarazi da” izenburua daraman adierazpena da Baketik-ek bere zeregina berriro definitu du; orain bere zeregina honakoa da: «norbera eta gizartea aldatzeko baliabide etikoak eskaintzea». «Bizizikasi pedagogiaren zentro» gisa aurkezten da hori izango delako bere tresna nagusia. Bizizikasi pedagogia hobetzen eta aldatzen ikasteko Baketik-ek sortutako pegagogia da. Baketik-ek hiru norabidetan lan egingo du tresna horrekin: krisi orokorraren aurrean gizarte-eredu berriak eragitea; norbera aldatzeko beharraren aurrean bizitzeko modu berriak sustatzea; eta bakerako bertako lehentasunaren aurrean bizikidetzaren kultura berria erdiestea.
|