Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
“Bakea sendotzeko, bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berria prestatzen hasteko garaia da”

Baketik-en lehen ekimena: azaroko asteburu guztietan bizikidetzari eta berradiskidetzeari buruzko ikastaro bat eskainiko du Arantzazun

Urriaren 15ean, Baketik-ek bere burua berriro definitzeko prozesuaren oinarriak aurkeztu zituen Arantzazun. 2011-12 ikasturtea eraldaketa hori gauzatzeko trantsizio-garaia bilakatu da. Baketik-en egitasmo berria, erabat zehaztua eta definitua, 2012ko urrian aurkeztuko da. Baketik aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoen zentro gisa proiektatzen da. Trantsizioko ikasturte honen testuinguruan, Baketik-eko jarduera-programaren lehentasunetako bat Euskal Herrirako bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura berri baterako ekarria da.

Une historikoa bizitzen ari gara. Egun hauetan geure gizartean bakerako garaia zabaltzen ari da. Orain bizikidetzaren berradiskidetzearen prozesu bat prestatzea eta bultzatzea ahalbidetuko duen gogoeta sustatzen laguntzea erabat justifikatua dago egungo testuinguruaren azterketari eta beste bake-prozesuen esperientziari erreparatzen badiegu(1). Testuinguru honetan lehentasuna behin betirako bakea sendotzea da. Bizikidetzaren berradiskidetzea lehentasun horri laguntzen dion bakearen garapena da.

Baketik-ek ekarria egin nahi du eremu horretan azken urteetan egindako gogoeta-, formazio- eta dibulgazio-lanean eta Bizizikasi pedagogiaren aplikazioan oinarrituta. Arlo honetan bere jarduera-plangintzak lau eremu hartuko ditu ondorengo taulan ikus daitekeen bezala:

Eremuak Proiektuak Oharrak

Formakuntza zuzena

Ikastaroak
Arantzazun

2011-12rako Baketik-en programazioan berradiskidetzeari buruzko ikastaroen eskaintza nabarmenduko da.


Eskaeren
araberako ikastaroak

Formazio-proposamen berdina eskainiko zaie eskaera egiten duten erakundeei edo instituzioei.

Dibulgazio soziala

Argitalpenak

Baketik-ek berradiskidetzearen inguruan argitalpen-lerroa dauka zabalik.


Komunikabideetan
parte hartzea

Jarraibide bat izango dute: gogoetan oinarritua, egunerokoaren baloraziozko lehia mediatikoan parte hartu gabe.

Hezkuntza-aholkularitza

Bihotzetik modulua

Biktimenganako elkartasunari buruzko informazio- eta formazio-eskaintza hezkuntza-mundu osoari.

Izan Proposamena

Irakasleei eta familiei informazioa eta formazioa hezkuntzari eta bizikidetzari buruz.

Aholkularitza
soziopolitikoa
eta instituzionala

Herri-mailako erakundeak

Berradiskidetzeari buruzko aholkularitza hiru proposamen Udalei.

Beste erakundeak

Aholkularitza-eskaintza hori beste erakunde sozialei, politikoei eta instituzionalei ere zabalduko zaie.

Berradiskidetze-prozesu batek lau fase egin behar ditu, lau aditzekin lotu daitezkeenak: partekatzea, entzutea, erabakitzea eta sendotzea. Berradiskidetze-prozesua osatzen duten lau fase horiek hiru helbururi lagundu behar diete beren garapenean: ideiak adosteari, jarrerak prestatzeari eta urrats zehatzak bultzatzeari. Berradiskidetzeak ezaugarri zehatza dauka: partekatua da edo ez da. Horregatik, lehenbizikiko gauza berradiskidetzearen inguruan ideia bat partekatzea da.

Lehendabizikiko ekimena: berradiskidetzeari buruzko formazioa

Baketik-ek prentsaurrekoa deitu du gogoeta horrekin lotura duen ekimena eman nahi duelako ezagutzera. Azaroan, Baketik-ek bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko ikastaroak eskainiko ditu Arantzazun. Gai horrekiko interesa edo kezka duen edozein pertsonentzat daude zabalik ikastaroak. Berradiskidetzeak aldaketa eskatzen du, ez soziala bakarrik, ezta pertsonala bakarrik ere, pertsonala eta soziala, soziala eta pertsonala. Ikastaro hauek pentsamolde-aldaketa horretarako baldintzak sortzea daukate helburu. Berradiskidetzeak "bestea", etsaitzat jo beharrean, bizilagun bezala hartzea eskatzen du

Bere edukiak teorikoki bizikidetzaren berradiskidetzea zer den eta praktikan nola bultzatzen edo oztopatzen den ulertzen lagunduko du. Ikastaro hauek eskaintzeko ekimenak bi helburu ditu: partekatzea eta zabaltzea. Batetik, adiskidetze-sozialaren ibilbidea egiteko funtsezko ideiak, beharrezko jarrerak eta nahitaezko urratsak partekatzea. Bestetik, masa kritikoa eta informatua sortzea bizikidetzaren berradiskidetzearen ideia eta beharra zabaltzen laguntzeko.

Ikastaroaren pedagogia Bizizikasi pedagogian oinarritzen da, Baketik-ek bost urte hauetan hobetzen ikasteko eratu duen pedagogian. Ikastaroen didaktikak hitzaldiak, solasaldiak, lan pertsonala eta talde-dinamikak bateratuko ditu. Ikastaro-eskaintza honen egutegia eta ordutegia ondorengoa da:

·Ostirala Azaroak 4 16.00etatik 20.00etara
·Larunbata Azaroak 12 9.30etik 13.30era
·Larunbata Azaroak 19 9.30etik 13.00etara eta 15.00etatik 17.30era
·Ostirala Azaroak 25 9.30etik 13.30era

Dena dela, egutegi hau abiapuntua besterik ez da. Ikastaro hauek eskatzen zaizkigun tokietan eskainiko dira. Horrez gain, Baketik-ek ikastaro-eskaintza berdina egingo du aurrerago beste formatuetan, datetan eta tokietan. Informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek betiko bideak erabil ditzakete: www.baketik.org webgunea, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoa edota 943-251005 telefono-zenbakia.

 

(1) Baketik-ek gai honetan garatzen duen lan guztia “Berradiskidetze-prozesu bat modu partekatuan kokatzeko eta bultzatzeko oinarri-proposamena” txostenean eta bizizikasi pedagogiaren edukietan oinarritzen da.