| Berradiskidetzeari buruzko lehen ikastaroak oso ongi altua jaso du |
|
Lehengo ostiralean, Baketik-ek azaroan bizikidetzaren berradiskidetzeari buruz eskainiko dituen lau ikastaroetako lehenengoa eskaini zuen Arantzazun. Lehenengo formazio-eskaintza horretan 25 lagunek hartu zuten parte eta saioa amaitu ondoren bete zuten ebaluazioan 8,9ko batezbestekoa eman zioten; gehienek bikain bat eman ziotelarik. Ikastaroa 16.00etan hasi eta 20.00etan amaitu zen. Bere edukia hiru modulutan egituratzen da: zentratzea, pertsonalizatzea eta gizarteratzea. Modulu horietako bakoitzak hitzaldia, solasaldia eta bakarka zein taldeka egiten diren lan osagarriak izaten ditu. Lehenengo moduluak, zentratzea, lau abiapuntu definitzen ditu: pertsona, gatazka, berradiskidetzea eta pedagogia. Bigarren moduluak, pertsonalizatzea, berradiskidetzearen gaia ukitzen du ikuspegi pertsonal batetik, lehen pertsonetik begiratuta. Horretarako, Bizizikasi pedagogiaren erreferentziak eskaintzen ditu. Hirugarren modulua, gizarteratzea, berradiskidetzearen elkarrekintzaz aritzen da, partekatu behar diren oinarri edo premisa etikoetaz, hain zuzen. Solasaldietan, ikastaroak oso parte-hartze ona eta altua izan zuen. Saioa amaitzean, ikasle bakoitzak ebaluazio-galdeketa idatzi bati erantzun zion. Ebaluazio horren kalifikazio guztien batezbestekoa 8,9koa izan zen; gehienek bikain bat eman ziotelarik. Lehenengo formazio-saio horri buruz Baketik-ek egiten duen ebaluazioa oso positiboa da, lortu nahi zituen helburuei ongi erantzuten baitie eta parte-hartzaileak asebete baititu. Horrez gain, berretsi ahal izan da (1) ikastaroaren egitura eta edukiak egokiak direla, (2) planteamendu dinamikoa duela eta (3) gaien kateatzea lortzen duela interes didaktikoa duen tentsio onarekin. Froga pilotutzat har zitekeen lehendabiziko saio honetan lortutako datuek formazio-proposamena intentsitate osoz sendotzera, sustatzera eta zabaltzera bultzatzen du Baketik hurrengo hilabeteetan. Epe motzean, berehalakoena hurrengo hiru asteburutako ikastaroak dira: -Azaroak 12, larunbata, 9.30etik 13.30era. Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago hemen. |