Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Baketik-ek gune bat zabaldu du bere blogean berradiskidetze-politikei (bakea eta bizikidetza) buruzko galderekin, erantzunekin eta iruzkinekin

ETAk urrian indarkeria behin betiko eten, eta panorama politikoan azaroaren 20ko hauteskunde-emaitzek utzitako aldaketaren ondoren, bakea finkatzeko eta bizikidetza kultura pertsonalean, sozialean eta politikoan bere garapena sendotzeko epe aktiboa zabaltzen ari da.

Bakearen eta bizikidetzaren arteko lotura horrek berradiskidetze-prozesuaren garaia zabaltzen du. Hala ere, prentsan zein adierazpenetan ikus daiteke epe berri hori bere esanahiaren eta edukiaren inguruan galdera, nahaste, beldur eta itxuraldatze ugari dituela. Baketik-en iritziz gune honetan oso garrantzitsua da zalantzak eta erantzunak bateratzea bizikidetzaren berradiskidetzea zer den argituko duen ideia partekatzeko.

Hori dela-eta, Baketik-ek une honetan pertsona eta gizarte mailan zein politika mailan bultzatu behar diren (berradiskidetze-) bake- eta bizikidetza-politikei buruzko galderentzat, erantzunentzat eta iruzkinentzat gunea zabaltzea erabaki du www.blogbaketik.org blogean.

Horrela, gaurtik aurrera, nahi duenak gai honen inguruko bere galderak utzi ahal izango ditu blogean. Astero, Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariak bi edo hiru galdera horiei erantzun irekia emango die. Erantzuna publiko egin ondoren, iruzkin berriak edo kontu berriak sartu ahal izango dira.

Baketik-ek antzeko galderak multzokatuko eta iristen diren guztiei erantzuna ematen saiatuko da. Gune hau Baketik-ek laster aktibatu nahi duen galderen, erantzunen eta iruzkinen Bideoblog proiektuaren lehen urratsa izango da. Horren berri izango duzue.

Blogean sartzeko hemen sakatu