Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Baketik deitzen diguzun lekura doa

Bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko ikastaroen eta hitzaldien eskaintza

Bost hamarkadaren ondoren, bakearen zikloa zabaltzen ari da geure gizartean. Hori sendotzeko beharrezkoa da bizikidetzaren berradiskidetzea sustatzea, bakea garatzen duen prozesua, alegia. Ez du esan nahi bizikidetzari atxikita doazen desberdintasunak kentzea. Berradiskidetzea gatazka integratzen eta onartzen duen prozesua da, horri aurre egiteko arau etiko eta demokratiko partekatuak bultzatzen dituen bitartean.

Hala ere, berradiskidetzea ondo ulertzeko beldurrak, nahasteak, aurreiritziak eta informazio falta ditu inguruan. Garrantzitsua eta premiazkoa da argitzea zer den eta zer ez den berradiskidetzea. Prozesu horren inguruan ideia partekatua bateratu behar dugu.
Helburu horrekin, Baketik-ek formazio-modulu desberdinak prestatu ditu: hitzaldiak edo 4, 6 edo 8 orduko ikastaroak. Orain arte baliabide horiek Arantzazun eskaini ditu. Hemendik aurrera, eskatzen dioten edozein lekutan eskaini nahi ditu (herri, auzo, parrokia, elkarte, ikastetxe, erakunde, enpresa, alderdi politiko, sindikatu…)
Zeure inguruan hitzaldiren edo ikastaroren bat antolatu nahi baduzu bizikidetzaren berradiskidetzearen esanahiari buruz hemen eta orain, deitu 943-251005 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora.