| Urnieta, Baketik-en lehen hitzarmena Udal batekin bizikidetzaren berradiskidetzearen herri mailako politikak bultzatzeko |
|
Azaroaren 29an, Mikel Pagola Urnieta Alkateak eta Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Urnietako Udalaren eta Arantzazu Baketik Fundazioaren artean, bizikidetzaren berradiskidetzea lagundu asmozUrnietan herri mailako programa garatzeko. Lan-programa honen helburua Urnietatik herri horretan eta euskal gizarte osoan bizikidetza- eta berradiskidetze-kultura sustatzen laguntzea da, hurrengo irizpideak kontuan hartuta: -giza duintasunaren errespetuan eta desberdintasunaren elkarren arteko onarpenean oinarritzea; Proposamenaren zentzua ulertzeko bi gako: zuhurtasuna eta sakontasuna ·Bizikidetzaren berradiskidetzera bideratutako programaren ezaugarri ezinbestekoa partekatua izan behar duela da. Hori lortzen ez badu ez du beteko zeukan helburua. ·Ezaugarri horrek, geure errealitatearen aniztasuna kontuan hartuz, konplexutasun faktorea gehitzen dio. Horretarako programa honek zuhurtasun demokratikoaren irizpidea izan behar du. Errealismoaren zuhurtasuna eta adostasun sozialek ahalbidetzen duten aurrera egitea. ·Beharrezko zuhurtasunak edukirik gabeko azaleko egitasmora murrizteko arriskua dakar. Hori horrela bada, bere zentzua indargabetu daiteke. Gai horrek duen garrantziak, beraz, bere funtsean eta edukian sakontasun etikoa ere behar du. ·Horrela, programa honen edukiak bi irizpide gidari horiek izango ditu ardatz: zuhurtasun demokratikoa eta sakontasun etikoa. Batetik, errealista eta mailaz mailakoa da; bestetik, sakoneko edukiari eta bizikidetzaren beradiskidetzea bezalako erronka batek exijiten duen konpromisoari ez die uko egiten. Lanaren ikuspegia ·Bi irizpide horietatik abiatuta, lehenengo urteko helburu bakarra bizikidetzaren berradiskidetzerako ekarri partekaturako eremua adostea izango da. Eta bigarren urtera begira, Bizikidetza-Foro bat abian jartzeko urratsak ematea. ·Bi urte hauetan garatuko den programaren emaitzen ebaluazioaren arabera, 2013. urte bukaeran, ildo berdinean hurrengo urteetarako lanerako jarraipen-proposamena eramango duen txostena prestatuko da. |