| Baketik-ek berradiskidetze-politiketan ahalegin iraunkorra mantentzea eskatzen die Udalei legealdi honetan |
|
Badirudi, bakerako prozesuaren barruan, ETAren indarkeriaren amaieraren aurrean gaudela. Orain bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua prestatzea eta bultzatzea ahalbidetuko duen gogoeta sustatzen laguntzea sendo justifikatua dago egungo egoerari eta beste bake-prozesuen esperientziari erreparatzen badiegu. Baketik-ek azken urteetan egin duen gogoeta-, formazio-, eta dibulgazio-lanean eta bizizikasi pedagogiaren ezarpenean oinarritutako ekarria egin nahi du arlo horretan. Indarkeriaren amaiera-fasean beharrezkoa eta lehentasunezkoa da bizikidetasunaren etorkizunerako berradiskidetze-politiken ahalegin iraunkorra prestatzea eta bultzatzea. Udal-eremua, ziur aski, egokiena da berradiskidetzea bultzatzeko, bizikidetzaren hausturak pairatzen diren eta horiek berritu beharreko eremu hurbilena delako. Berradiskidetze-prozesu batek lau fase egin behar ditu, lau aditzekin lotu daitezkeenak: partekatzea, entzutea, erabakitzea eta sendotzea. Berradiskidetze-prozesua osatzen duten lau fase horiek hiru helbururi lagundu behar diete beren garapenean: ideiak adosteari, jarrerak prestatzeari eta urrats zehatzak bultzatzeari. Aipatutako faseen eta helburuen erlazioa, herri-mailan, bizikidetzaren berradiskidetze-plan bat bultzatu ahal izateko beharrezko eskema orokorrean osatzea ahalbidetuko duten eduki-loturekin osatu behar da.
Goiko eskema sintetikoa “Berradiskidetze-prozesu bat modu partekatuan kokatzeko eta bultzatzeko oinarri-proposamena” txostenean eta bizizikasi pedagogiaren edukietan oinarritzen den lan-hipotesia da. Dokumentu horiek zabalago azaltzen dute. Zer egin dezakeen Udal batekBaketik-ek Legealdi honetan berradiskidetze-politiken jarduera-ildo iraunkorra zabaltzea eta garatzea iradokitzen die Udalei eta Foru Aldundiei. Planteatzen den galdera da: zer egin dezake Udal batek arlo horretan? Galdera honen erantzunak aurretiko zenbait irizpide eta helburuen definizio zehatza izan behar ditu kontuan. ·Aurretiko irizpideak -Zuhurtzia. Gai delikatua dela jabetzea; ausardiarekin jokatu behar da, baina zuhurtzia eta erantzukizun handiz. ·Helburuak -Herri-mailan berradiskidetze-prozesua modu partekatuan eta pluralean bultzatzeko oinarriak prestatzea. ·Erantzun baten adierazpena ·Bi urteko epean, udal-erakunde batek berradiskidetze-prozesu baten lehen faseari ekin diezaioke: “partekatzea”. Aditz hau hiru ardatzi lotzea esan nahi du: ideiak, jarrerak eta urratsak. Urrats horietako bat bigarren fasea prestatzen hastea litzateke: “entzutea”. Beraz, lehen fasean geundeke, partekatzean, non hiru helburu lortzen saiatuko ginatekeen: ideiak adostea, jarrerak prestatzea eta lehen urratsak bultzatzea. Eskema horren barruan, jarduera-programa posiblea horrela laburtu ahal izango litzateke:
Gogoeta eta abiapuntu horietatik abiatuta, eta udan zehar, Baketik Udalek beren neurrian berradiskidetze-politikak bultzatu eta garatu ditzaten ekarri-proposamen zehatza helarazten saiatuko da alkate guztiei. -Formazio-eskaintza bi eremutan: herriko erreferenteentzat hitzaldi orokorrak eta ikastaroak. -Berradiskidetzean formazioaren inguruan ikastetxeekin koordinatzea. |