Bake zentroa. Gatazken lantze etikoa
5. ikastaroa. Boluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea

Elkartasun- eta boluntariotza-esperientziak erabakigarriak dira geure buruarekin eta besteekin hobeto bizitzeko. Baketik-en arabera, bizitza ez da erabatekoa altruismoaren esperientziarik gabe. Baina, behin esperientzia horretan murgilduta, funtsezkoa da behar bezala lantzea hartzaileentzat eta geuretzat ere emankorragoa izan dadin. Ikastaro honek geure elkartasunaren motibazioak eta itxaropenak aztertzeko balio du. Emate eskuzabalak eta doanekoak zein modu batera sentitzeko edo emaitza batzuk itxaroteko interes nartzisistak geure konpromisoan duten eragina bereiztera eta lantzera bideratuko da. Ikastaroa elkarteetan eta boluntario gisa konpromisoak dituzten pertsonei zuzendua dago bereziki, baina baita elkartasuna bere bizitzan giltzarri garrantzitsu bezala duen edozein pertsonentzat ere. Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da:

MaiatzaLarunbata 22
Erref. J1
Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era.
Ikastaroaren matrikula: 30 euro.
Bazkaria: 15 euro.