Bizizikasi pedagogiak Arantzazuko Bake zentroaren lau urteko lana laburtzen du eta bere sakoneko filosofia deskribatzen, eta etorkizunerako ekarri estrategiko nagusi gisa eskaintzen da. Baketik-en asmoa bere ekintza eta proiektu guztien oinarri gisa jokatuko duen kontzeptu hau garatzea, sakontzea eta bultzatzea da.
Bizizikasi pedagogiaren aurkezpenaren inguruko prentsaurrekoaren laburpena.
Bizizikasi bizitza hobetzeko pedagogia da. Azalpena zabalduz, erantsi daiteke pedagogia batez ari garela, maila pertsonalean zein kolektiboan erabil daitekeena, bizitza pertsonala, bizikidetza eta heziketa hobetzen ikasteko. Bi kontzeptu integraturen sinergiaren emaitza da: bizipena eta ikaskuntza. Geure bizipenaren kontzientziatik ikasiz geure burua hobe dezakegula esan nahi du.
JATORRIZKO IZENBURUA: Invisibles. URTEA: 2007. HERRIALDEA: Espainia. ZUZENDARIA: Isabel Coixet, Fernando Léon de Aranoa, Mariano Barroso, Javier Corcuera, Wim Wenders.