| Dohain proiektua |
|
Gure inguruan gizarte-egoera ahulean dauden edo zailtasunak dituzten taldeentzako (gaixo, preso, laguntzarik gabeko adin txikiko, drogomenpekotasunean dauden, ezindu eta abarrentzako) aisialdi eta atsedenerako egonaldi formatiboen programa garatzen ari da Baketik. Iharduera anitzeko programa batez gozatuz giza-talde hauek egun batzuk egiten dituzte Arantzazun. Ekimen honen abiapuntua elkartasuna da, edo eta berdina dena, elkarbanatzeko beharra. Proiektuak Dohain du izena. Izenak adierazten duen bezala opari izan nahi du eta doakotasuna adierazi nahi du. Bizi duen egoera edozein izan da ere, pertsona bakoitza bizitzaren dohaia da, bere baitan helburu, gizaduintasuna duena eta errespetua merezi duena. Elkartasunak doakotasuna behar du, bestela beste zerbait da. Proiektu hau sostengatzen filosofia doakotasunez oparitzea da. Egoera ahulean dauden pertsonen dohaia eta duintasuna aintzakotzat hartu nahi dugu. merezi duten eta agian behar duten gozatzeko, atseden hartzeko eta lasai egoteko tarteak eskeini nahi diegu. Ikastaro honetan, 2010eko urriak eta 2011ko ekainak bitartean, zailtasun egoeran dauden pertsonentzat eta taldeentzat 3 eguneko 10 egonaldi antolatuko dira Arantzazu. Helburua Arantzazuk eta bere inguak aurkezten dituen aukeretaz baliatzea da, zailtasunean dauden pertsona eta taldeei egonaldi atsegina eta elkarbizitza eraikitzailea eskaintzeko. Guzti hau aisialdirako eta hezitzaileak diren ekintzez osatutako programa baten barruan; pertsona bezala aberastuko dituen eta bizitzako testuinguru ezkor horiei aurreegiteko indarra emango dien ekintzez osatutako programa, alegia. Oraingoz 30 egonaldi burutu dira, bertan 527 pertsonek parte hartu dutelarik. Proiektu honen argibide gehiago nahi izanez gero, hemen duzu xehetasunak azaltzen dituen dokumentua: |