«Bestearekiko» bizikidetza jokoan dagoen mundu batean bizi gara, jokoan dagoena bizikidetza, identitatearekiko, giza eskubideekiko eta ohiturekiko errespetua dira. Hau lortzeko oztopoa ezjakintasunean, aurreiritzietan eta «besteenganako» distantzian egon ohi da sarri. Jakintza, hurbilpena, irekitzea eta «besteekiko» errespetua dira oztopo hori gaindi dezaketenak. Desberdintasuna onartzeko eta «bestea» ezagutzeko modu bat izan daiteke erlijio bakoitzak eta kultura bakoitzak, bere identitatearen barren barrenetik, bakea nola amestu, irrikatu, erregutu eta honen alde nola borrokatu duen ezagutzea.; hau da, kultura eta erlijio desberdinetako olerki, otoitz eta erreguen bitartez honen guztiaren testigantza idatzia ezagutzea, desberdintasunak izan arren antza handia dugula ikusteko. |