| Bizizikasi pedagogia |
|
Krisi orokor, krisi pertsonal eta bizikidetzazko krisi baten aurrean gaude. Hiru diagnostikoen bat-etortze nagusia aldaketa pertsonala eta soziala behar dutela da, betiere abiapuntu bezala etika izanik. Analisi horrek mahaigaineratzen dizkigun galderak funtsean hiru dira: -zertan lagun dezaket mundua aldatzeko eta hobetzeko?; -zertan aldatu eta hobetu behar dut neure bizitza?; -nola hobetuko eta aldatuko dugu bizikidetza geure herrian? Baketik-ek hiru galdera horiei erantzun zehatzak proposatzen saiatzeko borondatea dauka, Bizizikasi pedagogia oinarri izanik. Esanahia eta edukia Norberaren bizitza, bizikidetza, hezkuntza, elkartasuna eta abar hobetzeko pedagogia da. Bi kontzeptu elkartzen ditu: esperientzia eta ikaskuntza. Zortzi esperientzia jakinen ikaskuntza-prozesua eginez hobetzeko gai garela esan nahi du. Gizakion giza alderdirik bereziena eta unibertsalena osatzen dute zortzi esperientzia horiek, eta ahalmen didaktiko izugarria dute, bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko oinarrizko zer guztiarekin harremanetan jartzen baikaituzte. Hiru taldetan banatzen dira hobetzeko ikaskuntza bihurtzen diren zortzi bizipen horiek: oinarrizko lau ikaskuntza (gizakion izaera mugatua, esker ona, kontzientziari entzutea eta giza duintasunaren esanahia); hiru ikaskuntza instrumental (elkarrizketaren plusa, enpatiaren plusa eta pazientziaren plusa) eta, azkenik, funtsezko ikaskuntza: maitasunarena. Baketik-eko argitalpenetan zabalago garatuak datoz. |