Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak

Gatazken lantze etikoa

Benetakotasuna bizizikasi pedagogian barneratzen hasteko

Ikastaro honek bizizikasi pedagogian barneratuko gaitu. Benetakotasun etikoa eta pertsonala bilatzea bultzatzen du geure arazoei eta zailtasunei aurre egiteko moduan. Zentzua dugunetik heriotzeraino gatazkak ditugu bidelagun. Gizakiak berezkoak dituen gertaerak dira. Gatazkei modu eraikitzailean aurre egiteko gai ez bagara, geure bizitza korapilatu egiten da. Ikastaro honen helburua geure gatazkak etikoki lantzen ikastea da, bai geure eguneroko harremanetan sortzen direnak, baita gizarte- eta politika-mailan sortzen direnak ere. Ikastaroak adiskidetzeari buruzko modulua dauka. Bi formatutan eskainiko da:

 

2011-2012 ikasturterako eskaintza

Urtarrila. Larunbata 28, Bilbao.
Otsaila.
Larunbata 4, Donostia. Larunbata 11, Vitoria-Gasteiz.
Ordutegia:
Ikastaroa 9.30etatik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era
Matrikula: 50 euro

 

 

 

 

 

 

Edukiak


1. Gatazka suntsitzaileen prebentzioa

 

I. Abiapuntuak

Gatazken azterketa
Gatazken tratamendua
Ikuspegi bat, hiru doinu

II. Oinarri etikoak

Atariko argibideak
Gatazka suntsitzaile baten oinarriak
Oinarri etikoa duen propomosamen bat
Ikuspegi etikoa

III. Gatazken harrera

Gatazka ate joka
Gatazka etxe barruan

IV. Gatazkak lantzeko erak

Lantzeko zenbait era
Gatazkak etikoki lantzearen inguruko lau zalantza
Ikuspegi osoa izateko egin beharreko doiketak

2. Bitartekaritza

V. Gatazka bateko partaidea izatea

Nola kokatzen naiz
Nola komunikatzen naiz
Nola begiratzen dut sufrimendua
Nola bilatzen dut konponbidea
Nola egiten dut borroka beste biderik ez badago

VI. Hirugarren eremu izatea

Non aurkitu dezakegu hirugarren eremua
Zer egin dezakegu hirugarren eremutik
Nola izan eta nola ez izan hirugarren eremu
Nola jardun eta nola ez hirugarren eremuan
Hirugarren eremuan jarduteko lau tresna

3. Berradiskidetzea

VII. Berradiskidetzearen definizioa eta mugak

VIII. Iraganari, orainari eta etorkizunari begirada berri bat

Iragana
Orainaldia
Etorkizuna

IX. Biktimak

X. Eskuzabaltasuna eta barkamena

Baldintzak
Kokapena
Esanahiak
Elkarrekikotasuna

XI. Berradiskidetzearekin gatazka suntsitzaile bat konpontzeko prozesuaren konpromisoa