11 AUG 2009 |
|
Nola gainditu "besteenganako" ezjakintasuna, aurreiritzia eta distantzia? Desberdintasuna onartzeko eta «bestea» ezagutzeko modu bat izan daiteke erlijio bakoitzak eta kultura bakoitzak, bere identitatearen barren barrenetik, bakea nola amestu, irrikatu, erregutu eta honen alde nola borrokatu duen ezagutzea. Kultura eta erlijio desberdinetako olerki, otoitz eta erreguak bilduz desberdintasunak izan arren antza handia dugula ikustaraztea nahi dugu.
Guk bakearen alde egiten duten kultura eta erlijioen arteko 80 testu eta otoitz bildu ditugu. Baina lan hau ez da hemen bukatzen. Gehiago egon, badaude. Agian zuk ere ezagutzen dituzu. Animatzen al zara bildumatxo hau osatzen eta handitzen? Horretarako komentarioetan ezagutzen duzun bakearen aldeko testu edo otoitzen bat gehitzea baino ez duzu. Anima zaitez eta eskerrik asko! |