Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
13
APR
2010
Baketik-en bi ekarpen ”Indarkeriari legitimazioa kentzea eta bizikidetza demokratikoa (2010-2011) –Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren (2008-2011) birformulazioa“ dokumentuari

A. Indarkeriaren zilegitasunik ezari eta bere arriskuei buruz

Indarkeriaren zilegitasunik ezak berebiziko garrantzia hartzen du Eusko Jaurlaritzak sustatu duen ”Indarkeriari legitimazioa kentzea eta bizikidetza demokratikoa (2010-2011) –Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren (2008-2011) birformulazioa“. Indarkeriaren zilegitasunik eza onartzeak bere arriskuak izan ditzakeen oinarrizko irizpide garrantzitsua dela uste du Baketik-ek. Aipatu plana dela-eta Eusko Jaurlaritzak ekarpen fase irekiaren testuinguruan honen guztiaren inguruko hainbat hausnarketa aurkezten ditugu dokumentu honetan.

Lehenengo, geure buruari garrantzitsuena zer den galdetzea

Gaur egungo lege-, konstituzio-, legedi-, instituzio-, hauteskunde-sistemek, hezkuntza-sistemak edo esparru juridiko-politikoak helburu berbera dute: errespetuaren eta justiziaren oinarrian elkarrekin bizitzea. Laburbilduz, lehentasuna adiskidetzean oinarritutako bizikidetza mantentzea da eta, hori galtzen denean, berradiskidetzean oinarritutako bizikidetza lortzea da lehentasuna. Guztia xede horretan batzen dela esan genezake: elkarrekin zuzen eta errespetuz bizitzen ikastea. Ez dago hori baino ezer garrantzitsuagorik.

Bigarren, horixe gogoratzea eta ikuspegia ez galtzea

Hori gogoratzea oso garrantzitsua da. Behin eta berriz gogoratzea eta ez ahaztea printzipioak ez nahaspilatzeko, ikuspegia ez galtzeko eta bizikidetza demokratikoak oinarri hartu behar duen balio-hierarkia ez desegituratzeko. Indarkeriaren zilegitasunik ezaren definizioa ez bada argitzen balioen desorden-arriskua egon daiteke.

Indarkeriaren zilegitasunik eza oinarrizko irizpide baliagarria eta garrantzitsua da, baldin eta adiskidetzean eta berradiskidetzean oinarritutako bizikidetza lortzeak hierarkikoki eta normatiboki balio gorena duela kontuan hartzen bada.

Ikuspegi hau galtzen bada, guztia nahaspilatu egin daiteke eta ikur berri baten menpe geldi daiteke. Horrela “indarkeriaren zilegitasunik eza” eskubide- eta askatasun-oinarrizkoen gainetik jar daiteke, zentzu demokratikoa eta arauen hierarkia gaiztotuz.

Hirugarren: definizio bat

Hiztegiaren arabera, zilegitasun hitzak bidezkoa edo legeen araberakoa esan nahi du. Zilegitasunik eza onartzea (“deslegitimatzea”) hiztegian agertzen ez den hitz bat da, baina helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabileraren eta terrorismoaren bidegabekeria, bidezkotasun gabezia eta legearen kontra egotea agerian uztea esan nahi duela ados dezakegu.

Laugarren: errealitate bat

Definizio horri erreparatuz gero, zera galde genezake: ea egun gure gizartean indarkeriak ba ote duen zilegitasunik edo ez, edota posible den etorkizunean zilegitasunik ezak maila handiagoa hartzea. Edozein behatzailek gure gizartean indarkeriak zilegitasunik ez duela baiezta dezake, eta etorkizunean ez duela inongo zilegitasunik izango berretsi dezake aldi berean. Adierazle guztiek indarkeriaren alboratze esplizitua eta beronen ezinbesteko gainbehera islatzen dute, baita noizbait indarkeria justifikatu duten sektoreen artean ere. Gehiengo nagusia indarkeriaren aurka dago, eta berau askaezina dirudien amesgaizto lez bizi du. Izan ere, munduan gutxi dira indarkeriaren aurka geurea bezain beste mobilizatu diren gizarteak.

Bosgarren: zalantza bat

Zergatik orduan indarkeriaren zilegitasunik eza onartzea lehentasun gisa azpimarratzeko beharra? Esan dezagun, bide batez, ez dagoela soberan ideia horretan ekin eta ekitea. Indarkeriaren zilegitasunik eza guztiz onartu arren, ideia hau indartzea ez dago gaizki, indarkeriarik ezaren eta soilik demokratikoak diren bideen aldeko kontzientzia soziala sendotzeko. Dena dela kontzeptu honen erabilera gehiegizkoak eta zehaztugabeak zenbait arrisku planteatzen ditu.

Seigarren: hainbat arazo

Lehen arazoa indarkeriaren zilegitasunik eza onartzearen esanahi praktikoa zein aplikazio zehatzetan gauzatzen den jakitea da, eta bigarren arazoa da erabakitzea nork zehazten duen zerk legitimatzen duen indarkeria edo zerk kentzen dion zilegitasuna. Eta hemen topo egiten dugu arriskuekin eta norberaren aldeko interesekin. Kontzeptuaren erabilera anbiguoak edozeinek norberaren ideiekin bat egiten ez duten proposamen, diskurtso edo ekimen horiek indarkeriaren zilegitasunaren aldeko faktoretzat hartzea ahalbidetzen du. Horrela, premisa positibo batetik abiatuz, indarkeriaren zilegitasunik eza onartzea den bezala, norberaren interesak defenditzen dituen terrorismoaren erabilera politiko interesatuaren beste erabilera modu batekin egiten dugu topo. Bakea, askatasuna, justizia edota berau bezalako kontzeptuek beti dute perbertsio honen arriskua.

Zazpigarren: adibide batzuk

Honek, hainbat helburu politiko, hainbat konponbide-proposamen, terrorismoaren aurkako gaien inguruko hainbat desadostasun, elkarrizketa, hainbat tortura-salaketa, beste biktimen aintzatespena edota gatazka politiko bat dagoela esatea indarkeriaren zilegitasunaren aldeko faktoreak direla esatera garamatza, adibidez. Indarkeriaren zilegitasunik eza onartzeko eskaera zintzoak puntu honetan zintzotasuna galtzen du eta interesatuagoa bilakatzen da.

Zortzigarren: aukera bat

Azken finean, indarkeriaren zilegitasunik eza onartzea zehatz-mehatz definitu dadin iradokitzen eta aholkatzen dugu. Indarkeriaren zilegitasunik eza onartzea jarduera duina da, baina okertu ez dadin bere gauzatze praktikoan zintzotasun eta objektibotasun plusaren konpromisoa eskatzen du. Horretarako gutxieneko zehaztasun-testuinguru batek honako balizko hauek beteko lituzkeen edonork indarkeriaren zilegitasuna onartuko lukeela adostera bultzatuko gintuzke: (1) bere bidezkotasuna edo bidezkotasuna defenditzen dituena, (2) giza duintasunaren kausaren balioaren aurretik norberaren kausaren balioa jartzen duena, (3) helburuak bitartekoak justifikatzen duen printzipioa berea egiten duena eta berau lortzeko edozerk balio duela uste duena, edo (4) norberaren baldintzak bete ezean indarkeriaz ekitea mehatxua dakarren konponbide proposamena aurkezten duena. Jarrera hauek dira indarkeriaren zilegitasuna onartzen dutenak. Nahiz eta balizko hauek bete ez, ideia propioekin bat egiten ez duten proiektuak, ekimenak edo jarrerak defenditzen dituenak indarkeriaren zilegitasuna onartzen duela esatea terrorismoa norberaren interesen arabera erabiltzea da, ideia zintzo bat zikinduz.

B. Biktimekiko elkartasuna eskolan lantzeko irizpideak

Terrorismoaren, indarkeriaren edota giza eskubideen urratzearen biktimekiko elkartasuna eskoletan lantzea oso gai delikatua eta konplexua da. Egoki eratu dezaketen irizpideen definizio argia behar du, eta hau aurrez burutu beharreko lana da. Irizpide hauek osagarriak diren bi planotan egiten dute bat: berradiskidetze-prozesua eta hezkuntza-prozesua.

1. Berradiskidetze-prozesuaren ikuspegitik ateratako irizpideak

Biktimekiko elkartasuna lantzeak indarkeriazko gatazka jasaten duen gizarte baten bizikidetzearen berradiskidetze-prozesuan ezinbesteko lekua du. Berradiskidetze-prozesuak jasandako sufrimenduen aintzatespena eta ordaina eskatzen du, sufrimendu horiek sortarazi zituen iraganaren irakurketa kritikoa eta autokritikoa, eta sekula gertatu behar ez zuen hori berriro gertatu ez dadin neurri politikoak, sozialak, hezkuntzazkoak eta edozein mailatakoak hartzea. Beraz, biktimekiko elkartasuna eskoletan lantzea bizikidetzaren adiskidetzea eta berradiskidetzea azken helburutzat duen prozesu baten pean txertatu behar da. Esan behar da helburu horrek sistema demokratikoa eta bere ordenamendu juridiko, politiko eta sozial guztia justifikatzen dituela.

1.1. Nondik eta zertarako aztertzea

Berradiskidetze-prozesu batean eragile aktiboa izatea ez da lan erraza, pertsona eta kolektibo bakoitzarengan izakion onena eta txarrena jartzen baitira jokoan. Berradiskidetzeak gaizki-ulertuak eta erabilera okerrak ahalbidetzen ditu. Horregatik, iraganaren berrirakurketa kritikoarekin zerikusia duen edozer da erabakigarria sakonean zerk mugiarazten gaituen eta zein den bultzatzen gaituen azken helburua bereizteko.

-Nondik: oinarri etiko batek edo interes instrumental batek mugiarazten nau.
-Zertarako: bizikidetzaren berradiskidetzea edo aldarrikapena da neure benetako helburua.

1.2. Giza eskubideen urraketen osoko ikuspegi aldeanitza barneratzea

Berradiskidetze-prozesu bat berradiskidetze-prozesua izango da baldin eta gatazka lagundu eta areagotu duten indarkeriaren eta urratzeen ondorioz jasandako sufrimendurik ez badu mespretxatzen, arbuiatzen edo gutxiesten. Biktimekiko elkartasuna lantzea anitza izan beharko du, doakoa eta bakoitzaren arrazoi edo posizionamendu politikoetatik at garatua

1.3. Biktimizazioa gainditzen laguntzea

Biktimarentzat garrantzitsuena biktimizazioa gainditzea da, hau da, erasoak biktimari eta bere inguruari eragin dion blokeo suntsitzailea gainditzea. Biktimekiko elkartasunak ez du biktimizazioa elikatu behar, ez eta sufrimendua norberak bere interesen araberako erabilera, hori egiteak biktimizazioa gainditzen lagundu ordez berau luzatu eta sakonagoa eta suntsitzaileagoa bilakatzen baitu.

1.4. Berradiskidetzeari buruzko oinarritze sendoa eta sakona garatzea

Hezkuntzan biktimekiko elkartasuna lantzea ezin daiteke testuingurutik kanpo gera, ezin dezake ezta izaera puntuala izan ere. Haatik, bizikidetzaren berradiskidetze-prozesu baten barruan oinarritu behar da. Bere esanahiari buruzko eta berradiskidetzea osatzen duten kontzeptuei buruzko eduki eta kontakizun eraikitzailea behar du: besteen artean, eskuzabaltasuna, barkamena, giza duintasuna edo elkartasuna.

1.5. Berehalakoa eta eferbeszentearen aurrean bitartekoa eta lasaia onestea

Berradiskidetze-prozesu bat bere osotasunean garatu dadin denbora eta itxaropena behar du, horrela baldintza bideragarrietan eta jasangarrietan iraganaren berrikuspen kritiko eta autokritiko bati aurre egin ahal izateko. Gertatutakoaren bertsio jakin bat fakturatzeko premiak, presak edo-antsietateak argitasuna, pazientzia eta mailakako itxaropena behar duten berradiskidetze prozesu oro blokea dezakete. Berradiskidetze-prozesuen ikuspegi hau hezkuntza esparrutan zabaltzerako orduan ere kontuan izan behar da.

2. Hezkuntza prozesutik ateratako irizpideak

Ez da komeni eskolaren bizitzan hezkuntza proiektu orokorretik at dauden egoeraren araberako gai puntualak txertatzea, gaiak oso azaletik eta azkarregi lantzeko arriskua baitago. Are gehiago eskola bera kanpotik korronte, egoera edo interesen arabera erabilia izan daiteke. Biktimekiko elkartasuna ez da hezkuntzarekin zerikusirik ez duen gai isolatu bat, hezkuntza proiektu orokor baten baitan txertatu daitekeen eta behar den gaietako bat da.

2.1. Ikasgaia testuinguruan txertatzea

Terrorismoaren biktimekiko elkartasuna ezin daiteke ad hoc, puntualki eta modu isolatuan landu. Izateko gaitasuna (autonomia eta ekimen pertsonalaren gaitasunak) eta elkarrekin bizitzeko gaitasunaren (gizarte- eta hiritartasun-gaitasunak) testuinguruan lotu eta garatu behar da.

2.2. Enpatiarako ahalmenaren baitan (izaten ikasteko gaitasunak) txertatzea

Biktimekiko elkartasunaren oinarria hurkoaren sufrimenduaren aurrean gizakiak duen enpatiarako ahalmenean kokatzen da. Norberak berea egiten duen giza duintasunaren esperientziaren ezagutza eta lagun ditugun sufrimendu-errealitateen aurrean geure erantzunen azterketa gakoa diren esparruan landu behar da biktimekiko elkartasuna.

2.3. Komunitate-hezkuntza lanaren baitan (elkarrekin bizitzen ikasteko gaitasunak) txertatzea

Berradiskidetze-prozesu baten baitan edo ikuspegi horrekin biktimekiko elkartasuna eskolan lantzea tentuz ibili beharreko zerbait da, eskola-komunitate bakoitzak izan ditzakeen abiapuntuak desberdinak izan baitaitezke. Horregatik da gomendagarria, eta azkenean ezinbestekoa, gai hau eskola-bizitzako eragile desberdinen artean ikaskuntza-komunitatean lantzea. Horretarako bi premisa dira beharrezkoak: lehena, arazoari sufrimenduaren eta enpatiaren ikuspegi orokor batetik abiatuta ekitea; eta bigarrena, sufrimenduen pluraltasuna eta aldeaniztasuna begiratzea. Prozesu hori adostasunetan oinarritzea da helburua, adostasunak eraiki ditzala, eta horrela berradiskidetze-prozesuaren alde egin dezan eta bere parte bilakatu dadin.

2.4. Baliabide sortzaileak erabiltzea

Biktimekiko elkartasunaren gaia didaktikoki eta pedagogikoki emankorragoa izango da erabiltzen diren baliabideek dimentsio artistikoa eta sormenezkoa badute, hala nola zineak, antzerkiak, literaturak, abestiek, ipuinek eta abarrek bezala. Elkartasunaren gaia eta besteek jasaten duten sufrimenduaren eta bidegabekeriaren aurreko erantzunak txertatzeko mota honetako hainbat euskarri daude eskuragarri.

2.5. Testigantza zuzenaren baliabidea modu arduratsuan erabiltzea

Biktimen testigantza zuzena ere baliabide pedagogiko sortzailea izan daiteke, zuhurtziaz, modu orekatuan eta pluralean erabiltzen bada, eta arestian azaldutako berradiskidetzeari, sufrimenduei eta horien aurrean geure erantzunei buruzko irizpideen testuinguruan txertatzen bada; eta are gehiago testigantza horrek bakearen aldeko, Giza Eskubideen aldeko, bizikidetzaren aldeko eta hiritartasunaren aldeko hezkuntzak eskatzen dituen pertsonen aldeko balioak indartzen baditu.

Baketik

Arantzazu, 2010eko apirilaren 13a

 

 

Gustatu bazaizu, partekatu / Si te ha gustado, compártelo:
Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! TwitThis Joomla Free PHP
 

Komentarioak  

 
#3 salantzak 2010-09-26 15:43
Ondo baina bere aita galdu duena GAL baten ekintzan , ze errekonozoimend u jaso du politikoen partetik, gizartearengand ik ( bakarrik abertzaletasun aldetik) , tortura jaso duena ezta hori ere ez! Zelan ez du ba "ojo por ojo"n sinestuko.Ze hizkuntz metodoa proposatzen da?
zer egin ha vezalako (eta gainera)POLITIZ ATURIK DAUDEN PERTSONA HAUEKIN?
 
 
#2 La premisa es clara 2010-04-15 11:23
Gracias por el comentario, Silvia. Sentimos que hayamos dado a entender que la no legitimación de la violencia sea una “teoría de conceptos” como tú dices. A nuestro entender poner en evidencia la injusticia, ilicitud e ilegalidad del uso de la violencia con fines políticos es un criterio útil, básico e importante para lograr una convivencia conciliada y reconciliada. No es únicamente una cuestión teórica o conceptual, sino que afecta al cómo gestionamos la diferencia en nuestra convivencia: implica respetar al otro, aceptar que somos diferentes y adoptar como premisa que delimita (en el sentido que quizás tu apuntas) el respeto a la inviolabilidad de la dignidad humana.
Por otro lado, quizás sea que no te hayamos entendido bien, pero nos resulta difícil imaginar una paz que se constituye a partir del equilibrio entre la violencia y la no violencia. Qué quieres decir con eso: ¿50% de uso de la fuerza y otro tanto de diálogo? ¿El secreto está en mezclar en su justa medida sus dos ingredientes?
Y para no volver a caer en pseudo batallas teórico-conceptuales, las dos preguntas que planteas tienen una respuesta sencilla y práctica. ¿A qué le damos más importancia al valor de la causa que defendemos o a la dignidad humana? La paz y la convivencia social tendrán la importancia que tengan, pero nunca la suficiente como para matar y marginar por ellas, ya que la dignidad humana es algo inviolable.
Por lo tanto, los límites son claros: el valor supremo de la dignidad humana; y la pregunta es precisa.
Un abrazo
 
 
#1 premisas 2010-04-14 21:46
Suena muy bien la teoria, pero toda teoria tiene que llevar premisas que la delimiten. La no legitimacion de la violencia, sea en el terreno que sea, politico, educativo, Derechos Humanos, social..debe ser delimitada por unos supuestos tales como la conciliacion entre violencia y no violencia; dicho asi parecen terminos opuestos, pero en los extremos y en la negacion del concepto se encuentra el equilibrio. No podemos ser unos despotas y luchar por la paz , pese a quien pese; vivimos en una sociedad en la que la violencia tiene un significado negativo y totalmente opuesto al de la paz, entonces por la paz matariamos, pregunto. Por la paz y la convivencia social marginariamos, pregunto....Hacer teorias de conceptos es muy facil, lo dificil es ponerle limites y precisarlos.
 

Komentario bat idatzi


Segurtasun kodea
Eguneratu