Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Helburuak
Lehen fase batean Izeba proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira:
  • Euspen, afektibotasun, laguntza eta harreman sozialen garapena bultzatu nahi duten erreferentziazko familien bitartez bakarrik dauden adin txikiko etorkinen gizarteratze hobearen alde egitea.
  • Fenomeno honi aurre egiteko ardura duten Erakundeekin elkarlanean arituko den familia-sare bat eratzea.
  • Horren arazo konplexuaren aurrean elkartasunaren, konpromisoaren eta arduraren kontzientzia soziala bultzatu.