|
3. ikastaroa. Nork bere buruarengandik ikastea |
|
Gutako bakoitza irakasle aparta izan daiteke norberaren buruarentzat. Geure zailtasunak, gatazkak, bizipenak, lorpenak, pozak edota porrotak eraldaraziko eta haziaraziko diguten ikasgai onenak bilaka daitezke. Ikastaro honen helburua geure eskarmentua aprobetxatzeko tresnak eskaintzea da: bai bizitza pertsonalerako eta baita besteekin bizitzeko ere. Ikastaroaren metodologiak isiltasunezko tarte zabalak hartzen ditu norberak bere buruari entzuteko, norberaren gozamenerako eta egonaldiari probetxu ateratzeko. Ikastaro hau formatu bakarrean eskainiko da: -Arantzazun hiru eguneko egonaldiko ikastaroa. Hiru aukera daude: bat abenduan, bestea martxoan eta azkena uztailean. 20 laguneko taldeak gutxienez.
Hiru eguneko egonaldien eskaintza | | Abendua | Larunbata 5, igandea 6 eta astelehena 7
| Erref. F1 | | Martxoa | Ostirala 19, larunbata 20 eta igandea 21 | Erref. F2 | | Uztaila | Osteguna 8, ostirala 9 eta larunbata 10 | Erref. F3 | Ordutegia: Ikastaro hauek lehen eguneko goizeko 9etan hasi eta hirugarren eguneko bazkariaren ondoren amaituko dira. Ikastaroaren matrikula: 55 euro Ostatua: 85 euro. Uztaileko ikastaroaren matrikula doakoa da jubilatuentzat eta langabetuentzat.
|
Oharrak·Ikastaro guztiek hitzaldietarako, solasaldirako eta lan pertsonalerako denbora dute. ·(*) Izartxoa duten ikastaroetan euskarazko edo gaztelerazko taldea aukeratu ahal izango da, baldin eta talde bakoitzeko, gutxienez, 10 pertsona matrikulatzen badira. Beste ikastaroak gazteleraz izango dira. ·Arantzazuko ikastaroetara hurbiltzeko garraio-arazoa baldin baduzu, dei iezaguzu.
Edukia 1. Errealitatea.
0. modulua. Prestakuntza. 1. modulua. Mugak. 2. modulua. Esker ona. 3. modulua. Kontzientziari entzutea.
2. Zailtasunak. 4. modulua. Sufrimendua eta betiereko ez izatea. 5. modulua. Fanatismoa eta dogmatismoa. 6. modulua. Sentimenduak eta nortasuna. 7. modulua. Motibazioa eta itxaropena.
3. Egitasmoa. 8. modulua. Kanpotik barrura: giza duintasunaren etika. 9. modulua. Barrutik kanpora: espiritualtasuna. 10. modulua. Gizakiaren egitasmorik nagusiena.
|