Antzerki Forum-ean komodina izateko teknikaren gaineko formazioa
Zer da Antzerki Forum-a?
Antzerki Forum metodologia Brasilen sortu zen 70eko hamarkadan nekazariek eta langileek euren eskubideak aldarrikatzeko erabili zutenean. Augusto Boal izan zen sortzailea, Paulo Freireren pedagogiari jarraipena eman ziona. Zapalduen Antzerkiaren metodoak adar desberdinak garatu zituen, eta horien artean Antzerki Forum-a, Irudiaren Antzerkia, Egunkariaren Antzerkia, Legearen Antzerkia eta Desioaren Ortzadarra daude.
Nolakoa da Antzerki Forum-eko saio bat?
Aktoreak diren edota ez diren lagun-talde batek antzezlana edo antzerki-eszena antzezten du landu beharreko gaia publikoari gerturatzeko asmoz. Pertsonaiek antzezlanean hartutako erabakiei erreparatu ondoren, publikoak horiek aztertzen ditu, eta egingo lizkieketen onerako aldaketak eta norabide-moldaketak proposatzen. Horrela publikoa ez da ikusle pasibo hutsa, ezpada antzezlanean maila emozionalean, arrazoizkoan eta fisikoan inplikatzen den ikusle-aktorea.
Zertan da Antzerki Forum-eko saio bateko komodina izatea?
Antzerki Forum-eko dinamikan ezinbestekoa da komodinaren funtzioa, izan ere, hark errazten du saioaren ibilbidea. Ikusle-aktoreen arteko komunikazioa arina izatea hari dagokio saio osoan zehar. Komodinak ez du inoren aldeko jarrerarik erakutsi
Helburuak eta baldintzak
Ikastaroaren helburua parte-hartzaileek euren esparruetan Antzerki Forum-aren dinamikak sorraraztea eta erraztea da. Horretarako, ikastaroan izena ematen dutenek Antzerki Forum-aren teknika ezagutzea edota beste arloetan dinamizatzaile gisa esperientzia izatea ezinbestekoa da.
Edukiak
Antzerki Forum-eko metodologiaren praktika ikastaroan parte hartzen duten lagunen esperientzietan eta gatazketan oinarriturik.
Komodina izateko teknikaren gaineko analisia eta esperientzia aplikatua.
Antzerki Forum-eko eszenen eta obren sortze-lanaren gaineko analisia
Data eta ordutegia
Apirilaren 24an Larunbata 9.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 20.00etara
Apirilaren 25ean Igandea 9.00etatik 14.00etara
Irakaslea
Orla Hasson-ek eskainiko du ikastaroa. Azkeneko hamarkadan Zapalduen Antzerkia metodologian oinarritutako hainbat proiektu bideratu ditu.
Tokia
Asis Topagunea Arantzazu, Oñati.
Matrikula
90€ parte-hartzaileko
Bazkaria, afaria, ostatua eta gosaria: 45€
Gehienez, 24 lagun
Izen-ematea
Telefonoa: 943251005
E-maila:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu