Bake zentroa. Gatazken lantze etikoa
Gatazkak etikoki lantzeko ikastaroen proiektua

2006.eko urriak ezkeroztik gure programan 5.000 pertsonatik gora hartu du parte. Norberarekin eta besteekin hobeto bizitzeko ikastaroak dira, maila pertsonalean, sozialean eta politikoan oinarri etiko batetik abiatuz.

Bider Mila proiektua Baketik sortu zenetik (2006. eko urrian) beronen egitasmo nagusia da. Helburu bezala giza duintasunarenganako errespetuan eta ezberdintasunen onarpenean oinarritutako bizikidetza sozial eta politiko berradiskidetu bat eratzen laguntzea da. Horrela, <<Gatazkak etikoki lantzeko ikastaroa>> jarri zen martxan, bertan parte hartzen dutenekin eta hala nahi dutenekin berradiskidetze sare bat eratzeko asmoz.

Gatazken lantze etikoari buruzko lehen ikastaro honetatik 3000 pertsona baino gehiago pasa dira jada.  Horietako askok lehenengo ikastaroak jarrapena izan dezan eskatu digute. Eskaera honi erantzuteko asmoz Baketik-ek ikastaro berri bat jarri du martxan: <<Oinarrizko lau ikaskuntza zeurekin eta besteekin hobeto bizitzako>>. Ikastaro honek hurrengo galderari erantzun nahi dio: zeintzuk dira kultura, erlijio eta ideologia desberdinetako gizakiok arazo pertsonalen aurrean hobeto orientatzeko eta besteekin ditugun gatazkei modu eraikitzailean aurre egiteko konpartitu ditzakegun oinarrizko irakaskuntzak?

Hirugarren ikastaro bat ere jarri dugu martxan aurtengo ikasturterako: <<Nork bere buruarengandik ikastea>>. Gutako bakoitza irakasle aparta izan daiteke norbere buruarentzat. Gure zailtasunak, gatazkak, bizipenak, lorpenak, pozak edota porrotak eraldaraziko eta haziaraziko diguten material onenak bilaka daitezke. Ikastaro honen helburua gure eskarmentua aprobetxatzeko tresnak eskaintzea da: bai bizitza pertsonalerako eta baita besteekin bizitzeko ere.

(Ikasturte honetako programazioa pdf formatuan:pdf.gif{docs}curso0809eus{/docs})