Informazio gehiagoZeure taldearentzat ikastaroa eska dezakezuIkastaroak Arantzazun, azaldutako programaren arabera, edota hala eskatzen duten edozein herritan, GKEtan, parrokiatan, erakundetan edo enpresatan eskainiko dira. Ikastaro bat antolatu nahi baduzu (edo programatutako ikastaroetara ezin baduzu etorri), telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidali. Ahal baduzu, gelditu zaitez ArantzazunIkastaro batera etortzeko asmorik badaukazu, ahal izanez gero, gelditu Arantzazun ordu edo egun batzuk igarotzen. Ostatua hartzeko prezioak arrazoizkoak dira, eta esperientzia gomendagarria da guztiz. Hala nahi baduzu, esaguzu eta ostatua hartzen lagunduko dizugu. Baketik-en ikastaroei buruzko World-KafeaOtsailaren 20an, larunbata, World-Kafea antolatuko dugu Arantzazun ikastaroetan parte hartu duzuen lagunen iritziak, esperientziak eta ikaskuntzak konpartitzeko eta zeuen iradokizunak eta ideiak entzuteko. Parte hartu nahi baduzu, deitu iezaguzu. Ikastaro berriak prestatzen ari garaHurrengo urteei begira, Baketik ikastaro eta material berriak prestatzen ari da. Lehenengoak familiako gatazken lantze eraikitzaileari eta enpresetan eta talde-lanean gatazka- eta lankidetza-dinamikei zuzenduak daude. Baketik-eko ikastaroen liburuakBaketik-eko ikastaroak Alianza Editorial-ek argitaratutako Ser humano en los conflictos eta Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos liburuen edukian oinarritzen dira. Horiek irakurtzea gomendagarria da ikastaroetan parte hartu aurretik edota ondoren. Baketik-ek web gunean kontsulta daitezkeen argitalpen monografikoen bilduma ere badauka. |