Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Gogoeta-Jardunaldiak 2010

Apirilaren 23an eta 24an  Arantzazuko Gandiaga Topagunean egungo lehentasun etikoen inguruko gogoeta-jardunaldien laugarren ekitaldia burutu da. Aurtengo jardunaldiek ondorengo gaia izan dute hizpide: «Sinestunek eta sinesgabeek partekatutako etika baterako elkarguneak». Victoria Camps Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia moraleko eta politikako Katedraduna eta Juan Martín Velasco teologoa eta Lovainako Unibertsitate Katolikoan Filosofia- Doktorea izan dira hizlariak.

Jardunaldietan ateak itxitako hiru lan-saio izan dira. Lehenengoa apirilaren 23an, ostirala, 16.00etatik 17.30era eta bertan hizlari bakoitzak bere ikuspegia azaldu ondoren solasaldia zabaldukzen parte-hartzaile guztien artean. Bigarren saioan, 18.00etatik 19.30era, Baketik-ek «Asisetik Arantzazura» proposamenaren edukia azaldu zuen laburki. Hirugarren saioa larunbatean 9.00etatik 10.30era izan zen, eta bertan eztabaidetatik ateratako adostasun- eta desadostasun-ideiak eta ondorioak landu ziren. Mariano Ferrer izan zen eztabaiden moderatzailea.

Larunbatean, 11.30ean mahai-inguru publiko bat egin zen, eta bertan bi hizlariek hartu zuten parte. Ondoren solasaldia izan zen, eta publikoak bere galderekin eta iradokizunekin parte hartu zuen.

Hemen duzu eskuragarri mahai-inguruaren bideoa.

Ondorioak Baketik aldizkariaren 10. zenbakian argitaratu dira: