|
4. ikastaroa. Baketik-eko hezkuntza-proposamenean sartzea |
|
Baketik-ek hezkuntza-proposamena prestatu du. Bere helburua irakasleen, familien eta ikasleen artean modu eraikitzailean bizitzeko eta elkarbizitzeko ikaskuntza nagusiak zabaltzea da. Lehen Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza-ziklo osorako iradokizunak eta tresnak eskaintzen ditu. Ikastaro hau aplikazio praktikorako sarrera da. Bereziki hezitzaileentzat pentsatua dago, baina baita guraso edo hezkuntza-lanean kezkak dituzten lagunentzat eta taldeentzat ere. Proposamena eta ikastaroa ondorengo galderari erantzuten saiatuko dira: nola uler dezake haur batek, gazte batek edota pertsona heldu batek eta bere esperientziatik abiatuta —eta ez soilik ematen zaigun ikasgai edo kontsigna gisa— elkarrizketa, elkartasuna, errespetua, bakea edo justizia inposaketa, norberekeria, iraina, gerra edo injustizia baino aukera hobeak direla? Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da: | Maiatza | Larunbata 8
| Erref. G1 | Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.
|
|