Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Web-gunea Erabiltzeko Baldintzak
1.- ZERBITZUA erabiltzeko Baldintzen helburua

1.1. Sarbidea eta erabilera errregulatzea da web-gunea erabiltzeko Baldintza hauen helburua, bai eta web-gunearen bidez Baketik-ek zuzenki edo/eta bere erabiltzaileek edo bestek erabiltzailearen esku jarritako edukiak eta zerbitzuak erregulatzea ere.

1.2. Hala eta guztiz, Baketik-ek jakinarazten dizu eduki eta zerbitzu jakin batzuk BALDINTZA BEREZIEK arauturik egon daitezkeela, eta horiek alde aurrez jakinaraziak izanik, kasuen arabera, hemen bilduriko baldintza orokorrak ordezkatu edo/eta aldatuko dituzten. Baldintza Orokorretan eta Baldintza Berezietan adierazitako baldintzen artean kontraesanen bat izatera, azken tresna horretan erabakitako baldintzak nagusituko dira bateraezinak gertatzen direnen gainean, bakar-bakarrik erregulazio berezi horren mende diren eduki eta zerbitzuei dagokienez betiere.

1.3. Baketik-ek, noiznahi eta aldez aurretik gaztigatu gabe, edukiak eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak alda ditzake, bai eta baldintza berriak sartu ere. Mesedez, erabiltzeko baldintzak berrikus itzazu aldian-aldian.

1.4. Era berean, Baketik-ek jakinarazten dizu web-gune honen bitartez bideratzen dituela edukiak eta zerbitzuak aurkezten diren bezala.

2.- Erabiltzailea eta Onarpena

2.1. Adin nagusiko erabiltzaileak. Web-gune honetara sartzean ERABILTZAILE izaera bereganatzen duzu. ERABILTZAILE izateak baldintza hauek guztiak argi eta garbi ONARTZEA esan nahi du, bai eta, hala badagokio, aukeraturiko eduki edo zerbitzuari aplikatzekoak izango diren baldintza bereziak ONARTZEA ere. Nolanahi ere, baldintza hauek, baldintza bereziak eta aplikatzekoak izango liratekeen lege ohar eta gomendio guztiak zorrozki betetzearen mende geratuko da web-gunearen edozein erabilera.

2.2. Adin txikiko erabiltzaileak. Adin txikikoek web-gunean sarbidea izateko eta erabili ahal izateko, ezinbestean, beren gurasoen eta/edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute.Web-gunearentzat , adin txikiko baten sarbidea edo erabilera gertatu bada, horrek gurasoen eta/edo legezko ordezkarien baimena du.

3.- Web-gunearen ezaugarriak

3.1. Baketik-ek, ERABILTZAILE zarenez, lineako baliabide aukera zabalerako sarbidea ematen dizu Baketik-en bidez, eta horien artean, adierazteko eran, honako hauek daude:

(1) Informazio eta Prestakuntza Zerbitzuak.- web-guneak ERABILTZAILEei, komunikabideei, enpresei, administrazioei bideratzen dizkieten zerbitzuak dira, hainbat eratako informazio edukiak, sarbide erraz eta eraginkorraren bitartez, Baketik-en jardueren ulermena eta gardentasuna hobetzen dutenak.

(2) Komunikazio zerbitzu interaktiboak.- ERABILTZAILEen, arteko harremanak hobetzea helburu duten zerbitzuak dira, eta Baketik-en jarduerak eta zerbitzuak osatzen dituzte.

3.2. Baketik-ek ahaleginak egingo ditu web-gunearen erabilgarritasun eta eskuragarritasun etengabea bermatzeko. Nolanahi ere, gerta daiteke helbide aldaketek, lotura berriak ezartzeak, web-gunea eguneratu beharrak etenaldiak eragitea, lan horiek egiteko beharko den denboran.

3.3. Baketik-ek beretzat hartzen du web-gunearen aurkezpena eta itxurapena, bai eta edukiak eta zerbitzuak ere, aldatzeko eskumena, alde aurrez gaztigatu gabe eta edonoiz. Erabiltzaile zarenez, aitortu eta onartu egiten duzu Baketik-ek web-gunea osatzen duten zerbitzuak eta/edo edukiak eten, desaktibatu eta/edo ezabatu ahal izango dituela edonoiz.

4.- ERABILTZAILEAren betebeharrak

4.1. Erabiltzaile zarenez, web-gunea era arduratsu eta egokian erabiliko duzu eta web-gunearen legearen, moralaren, onarturiko ohitura onen aurka ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu, ez eta/edo zilegi ez diren, debekaturik dauden edo hirugarrenen eskubide eta interesetarako kaltegarri diren ondorio edo helburuak betetzeko ere. Baketik-ek ez du bere gain hartzen horretatik guztitik letorkeen ezein erantzukizunik.

4.2. Erabiltzaile zarenez, aitortu eta onartu egiten duzu web-gunea helburu pribatu eta partikularretarako erabiltzea, bai eta espresuki debekaturik dagoela web-gunearen edukiak eta zerbitzuak norberaren enpresa jarduera gisa erabiltzea edo bereganatzea.

4.3. Erabiltzaile zarenez, ez dituzu aldatuko ez eraldatuko © aipamenak eta jabetza intelektualeko eskubideak identifikatzen dituzten gainerako datuak, Baketik-enak edo web-guneari erantsiriko edukien titularrenak, ez eta litezkeen babesgailu teknikoak ere.

5.- Bermeak baztertzea

5.1. Baketik-ek ez ditu bermatzen, inola ere, web-gunearen zerbitzuak eta/edo edukiak, ez eta web-gunea bera ere, ez inplizituki ez esplizituki. Hala, adierazteko eran soilki, Baketik-ek ez ditu bermatzen:

(1) Web-gunearen funtzionamenduaren eta horren edukien eta/edo zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraitasuna, noiznahi eta edozein lekutatik.

(2) Web-gunera eta dauzkan zerbitzuetara eta/edo edukietara noiznahi eta etengabe sartzea.

(3) Web-guneak dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien kalitate maila, elkarreragiletasuna, kopurua eta funtzionalitatea.

(4) Web-guneak dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien egokitasuna helburu partikular eta/edo berezi baterako.

(5) Zerbitzuen eta/edo edukien egiazkotasuna, zehaztasuna, osotasuna, zilegitasuna, fidagarritasuna, gaurkotasuna eta erabilgarritasuna.

(6) Web-gunearen bitartez bideraturiko edukietan edo zerbitzuetan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez izatea.

(7) Web-gunean bildu eta bertatik bideraturiko datuetarako edo eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbide ez baimendua eta/edo datu horien aldaketa.

5.2. Baketik-ek, salbu eta baldintza berezietan espresuki hala adierazia izatera, ez du parte hartzen hirugarren alderdiek Web-gunearen bitartez edo web-guneaz kanpotik bideraturiko edukien eta/edo zerbitzuen prestaketan. Halaber, Baketik-ek ez ditu ikuskatzen, ez eta kontrolik ezartzen horien zilegitasun, zehaztasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun, egiazkotasun eta/edo baliagarritasunaren gainean eta, beraz, ez du inolako bermerik eskaintzen horietaz.

6.- Erantzukizuna

6.1. Erabiltzaile zarenez, jakitun zaude eta borondatez onartzen duzu Web-gunearen erabilera, zerbitzuak, edukiak zure erantzukizunpean gertatzen direla, nolanahi ere. Horrenbestez, eta legeak erantzukizuna aginduz mugatzen duen kasuetan izan ezik, erabiltzailearen aurrean Baketik-ek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain Web-gunearen eta dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien sarbideari eta erabilerari dagokienez. Dena den, edozein arrazoia dela bide, erantzukizun-salbuespenen bat baliogabetzat jo izanez gero eta Baketik, zerbitzuari eta/edo edukiari dagokienez, kalte edo galera baten legezko erantzuletzat jo litekeen kasuan, erantzukizun hori erabiltzaileak aipatu zerbitzu eta/edo edukiagatik diruz ordainduriko kopurura mugatuko da.

6.2. Era ez murriztailean, Baketik-en erantzukizun-salbuespenak ondoko hauetatik letozkeen erantzukizun guztiak hartzen ditu:

(1) Web-gunearen funtzionamenduaren, haren zerbitzuen eta/edo edukien erabilgarritasun eta jarraitasun eza.

(2) Web-gunearen eta dauzkan zerbitzuen eta/edo edukien sarbidea etetea, kentzea edo bertan behera uztea.

(3) Edukien egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, zilegitasun, fidagarritasun, gaurkotasun eta baliagarritasunik eza.

(4) Web-gunean bildu eta bertatik bideraturiko datuetarako edo eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbide ez baimendua eta/edo datu horien aldaketa.

(5) Web-gunearen bitartez edo Web-guneaz kanpotik hirugarrenek bideraturiko edukien eta/edo zerbitzuen zilegitasun, egiazkotasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun eta/edo baliagarritasunik eza. Bereziki eta, adibide eran, ondokoek eragindako kalte-galerak:

i. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak haustea, hirugarrenen nortasun eskubidea eta era guztietako eskubideak haustea, edukien, zerbitzuen eta/edo produktuen transmisioa, zabalkundea, eskura jartzea, harrera, sarbidea eta eskuratzea direla eta.

ii. Bidegabeko lehia egintzak eta/edo zilegi ez diren publizitate egintzak.

6.3. Erabiltzaile zarenez, jakitun zaude eta borondatez onartzen duzu zerbitzuen eta edukien hirugarren hornitzailea, Baketik-ekoa ez dena edo Web-guneaz kanpokoa dena, bere edukiak eta zerbitzuak eskueran jartzeak eragin litzakeen kalte-galeren erantzule bakarra dela.

6.4. Baketik-ek ez ditu bermatzen erabiltzaile gisa hiperesteken (link) bidez Web-gunetik sarbide izan eta lor ditzakezun hirugarrenen edukien edo zerbitzuen eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna edo egiazkotasuna. Baketik-ek ez du inolako kontrolik horien gainean eta uko egiten dio horiengatiko edozein erantzukizunari.

7.- Jabetza Intelektuala eta Industriala

Erabiltzaile zarenez, aitortu eta onartu egiten duzu Web-gunearen elementuak eta eduki eta/edo zerbitzuetako bakoitzarenak, Baketik-en edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesturik daudela. Erabiltzaile gisa, ez dituzu Baketik-en edo Web-gunean agertuko diren hirugarrenen eskubideen (jabetza industrial, intelektual edo beste edozein eskubideren) identifikazio ikurrak ezabatuko.

8.- Arau hausteak Jakinarazteko prozedura

Baldin eta edukiak kopiatu direla eta sartzen erraza den Web-guneko kokaleku batean daudela uste baduzu, halako eran non jabetza intelektualeko eskubidea edo beste era bateko eskubideak zapaldurik izan daitezkeen, harremanetan jarri beharko duzu Baketik-en zerbitzuarekin Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan edo haren posta arrunteko helbidean, eta ondoko informazioa bideratu:

i. Erreklamatzailearen izena, abizenak, nortasun agiria, helbidea, telefono zenbakia eta/edo posta elektronikoaren helbidea, edo, hala badagokio, haren izenean eta haren ordez jarduteko baimenduriko pertsonarenak.

ii. Ustez zilegi ez den jarduera zehaztea eta, bereziki, jabetza idustrialeko edo intelektualeko eskubideen ustezko urratzea denean, babesturiko edukien deskripzio garbia eta xehea eta horien kokapen zehatza.

iii. Berariazko aitorpena, ondokoa adieraziz: (a) eskubide hausteari dagokion informazioa zehatza eta egiatia dela eta aitortzailea babesturiko eskubideen legezko titularra dela eta (b) egindako ustiapena ez dela zilegia eta eskubideak urratzen dituela.

9.- Norberaren datuak

9.1. Web-gunearen zerbitzu eta/edo edukietako bat erabiltzeko edo hartarako sarbide izateko, erabiltzaile zarenez, Baketik-ek eskatu ahal izango dizu erregistro orri batzuk betetzea izaera pertsonaleko datuekin. Baketik-ek norberaren datuak babesteko politikan agerturiko baldintzen arabera tratatuko dira datu pertsonal horiek. Web-gunearen datu-orri horiek bete eta bidaltzean, erabiltzaile gisa espresuki ONARTU ETA BAIMENA EMATEN DIOZU Baketik-i eskatu zaizkizun izaera pertsonaleko datuak, kasuan kasuko, bildu, automatikoki tratatu eta laga ditzan, datuak babesteko Politika horretan zehazturiko helburuen arabera eta baldintzen mendean. Era berean, Web-gunearen datu-orri horiek bete eta bidaltzean, erabiltzaile gisa espresuki ONARTU ETA BAIMENA EMATEN DIOZU Baketik-i aldian-aldian bere jarduera eta gertakariei buruzko informazioa eta egokitzat joko dituen bestelako informazio guztiak bidal diezazkizun, bere jarduera eremuaren barrenean. Aldiz, informazio hori jaso nahi ez izatera, bidal ezazu mezu hau: EZ DUT INFORMAZIO GEHIGARRIRIK JASO NAHI.

Azkenik, e-postako zerrendetan izena ematerakoan, erabiltzaile zarenez, onartu eta baimena ematen diezu dagozkien zerrendetako erabiltzaile erregistratuei zerrendako gaiekin zerikusia duten mezu elektronikoak eta informazioa bidaltzeko.

9.2. Baketik-ek indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera nahitaez bete beharreko segurtasun neurriak, teknikoak zein antolakuntza mailakoak, hartu ditu eta hartu egingo ditu. Dena den, erabiltzaile gisa aitortu eta onartu egiten duzu Interneteko segurtasun neurriak ez direla hautsezinak, eta Baketik-ek ezin duela bermatu Web-gunearen erabileraren segurtasun osoa.

10.- Iraupena eta Amaiera

Web-gunearen zerbitzua emateak eta berak hornituriko zerbitzu, eduki eta produktuenak iraupen mugagabea dute. Esandakoa gorabehera, Web-gunearen zerbitzua ematea eta eduki, produktu eta zerbitzuetako edozeini dagokiona amaitutzat eman edo eten dezake Baketik-ek, noiznahi, alde bakarretik eta hartarako borondatea arrazoi bakarra duela.