|
Baketik bere zeregina berriro definitzen ari da. Bere egitasmo berriak “Baketik berrabiarazi da” txostena dauka. Horrez gain, Bizizikasi pedagogia dauka aldaketa pertsonalerako eta sozialerako tresna nagusi gisa. Lelo batean eta dilema batean laburbiltzen den espirituaren filosofian txertatzen da halaber.
|
|
Aukera dezakegu
Geure esku dagoena aukeratzea da. Geure botere handia pertsonal eta sozial mailan aldatzeko aukeratzea da. Aukeratzea, aldaketa txikiak izango diren arren. Horixe da Baketik-ek partekatu nahi duen aldaketa pertsonalerako eta sozialerako proposamenaren irizpide gidaria. Geure esku dagoen honetan jarri behar dugu arreta. Eta geure eskura dagoena, geure boterea, etikoki aukeratzeko boterea da. Hau da, giza duintasunaren balio gorenaren erreferentziarekin aukeratzea.
|
|
Zabaltzea edo ixtea
Aldatzea aukera dezakegu. Hori da irizpide gidaria; baina askotan ez dakigu nola egin. Trakets gabiltza, blokeatuak edo itsuak gaude. Inertzia gailendu egiten zaigu. Hobetzen ikasi behar dugu, etikoki aldatzea aukeratzen ikasi behar dugu. Hemen Bizizikasi pedagogia sartzen da jokoan, hobetzen eta aldatzen ikasteko pedagogia. Dena dela, lehendabiziko bultzada behar dugu. Paradigma-aldaketa (eskema-, ikusmolde-aldaketa) behar dugu
|
|
|
|
|