| Nola finantziatzen da |
|
Baketik frantziskotarrek bultzatutako zentro bat da, zeintzuek, 2006ko maiatzean, Arantzazu Baketik Fundazioa sortu zuten hura sustatzeko. Fundatzaileek egoitza, egokitzapen obrak, altzariak eta 70.000 eurotako hornidura ekonomikoa eman dituzte. Hasiera fasean, gainera, Baketik-ek zenbait mezenasen aldetiko 195.000 eurotako aportazioa izan du. Honek guztiak zentro hau abian jartzea ta 2007 amaiera arteko oinarrizko funtzionamendua bermatu ditu, lau pertsona finkoen plantillarekin eta zenbait kolaboratzailerekin. Baketik-en helburua autofinantziaketa da eta hori lortzeko proiektua hiru irizpedetan oinarritzen da. Lehenik eta behin, errentagarritasun soziala: gizartearentzat erabilgarria den zerbitzu bat eskaintzea. Kausa-efekto harreman bat dago eskaintzen den zerbitzueren erabilgarritasun errealaren eta autofinantziaketaren helburuaren artean. Bigarrenik, progresibitatea: gutxitik hasita haztea, pauso bakoitza aurrekoaren kontsolidazioan finkatuz. Hirugarrenik, diru iturrien difertsifikazioa: Baketik-en autonomia diru sarreren dibertsifikazio orekatu baten araberako izango da, gutxienez lau diru-iturri ezberdinetatik: (1) zerbitzuen fakturazioa eta bazkideen kuotak, (2) fundatzaileen aportazioa, (2) babesle eta laguntzaileen aportazioak eta (4) erakundeen laguntzak. |