Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Bakearen aldeko 80 erregu eta testu

Maila lokalean zein planeta mailan “bestearekiko” bizikidetza jokoan dagoen mundu batean bizi gara. Desberdinarekin elkartze hori ez da aireportuetan, bidaietan edo nazioarteko politikan soilik ematen. Auzoan eta eskolan, lanean, kalean edo familian ere ematen da. Munduan zibilizazioen “txokearen” edo “aliantzaren” arteko borrokan dihardugu. Auzoan beste kultura, nortasun, erlijio eta ohiturak dituzten pertsonekin topo egiten dugu. Orokorrean eta maila lokalean, jokoan dagoena bizikidetza, identitatearekiko, giza eskubideekiko eta ohiturekiko errespetua dira. Hau lortzeko oztopoa ezjakintasunean, aurreiritzietan eta “besteenganako” distantzian egon ohi da sarri.

Desberdintasuna onartzeko eta “bestea” ezagutzeko modu bat izan daiteke erlijio bakoitzak eta kultura bakoitzak, bere identitatearen barren barrenetik, bakea nola amestu, irrikatu, erregutu eta honen alde nola borrokatu duen ezagutzea. Kultura eta erlijio desberdinetako olerki, otoitz eta erreguen bitartez honen guztiaren testigantza idatzia ezagutzea. Horren guztiaren bidez, desberdintasunak izan arren antza handia dugula ikustea. Bizipen horretatik eta gu bezalakoak ez diren horiekiko enpatia laguntzea. Azken finean, antzekoak bezala ikusten eta sentitzen dugu. Horrela, sen horrekin eta gogoeta horiekin abiarazten da egitasmo hau. Lehen helburua da bakearen aldeko erlijio eta kultur arteko erreguak bilduko dituen liburu bat argitaratzea hizkuntza desberdinetan maila lokalean banaketa zabala izango duena eta nazioartean ere aurkeztu eta ezagutua izan dadin. Sinestunen, Jainkoan sinesten ez duten eta beste erlijioetako sinestunen arteko topalekua identifikatzeko erreferentziak aurkitzeko beharraren inguruan dihardugu lanean. Horren guztiaren inguruan gogoeta egiten ari gara, eta etikaren iparrorratzarekin topaleku horretara irits gaitezkeela uste dugu.

Horrela, oinarrizko lau ikasketak ardatz dituen erligioen arteko eta kulturen arteko elkargune proposamena landu dugu. Porposamen hau kultura eta erligio guztietako 40 testu unibertsal eta bakearen aldeko 40 erreguekin batera da doa. Sei hizkuntzatan dago argitaratua. Material hau, gida didaktiko batekin batera, eskola guztietara bidali dugu, eta zibilizazio, kultura eta erligioen arteko elkar ulertzean diharduten forotan ari gara aurkezten, nazio-arteko mailan.

Beste hizkuntzetan: