|
Baketik-ek familia edo pertsona boluntario gehiago behar ditu Izeba Proiektuaren laguntza adin txikiko gehiagorengana zabaltzen jarraitzeko. Informatu zaitez
2009an Izeba Proiektua abian jarri genuenean, egitasmoa aurrera eramateko boluntarioak eskatzen genituen. Orduan ez genekien zein izango zen emaitza, zer nahi genuen bagenekien arren: bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren harrerako osaba/izeba izateko prest zeuden pertsonen eta familien sarea sortzea.
Orain ezagutzen dugu emaitza. Bi urtetan, 30etik gora familiek eta adin txikikoek hartu dute parte esperientzian, eta tartean egon diren pertsona guztiek oso balorazio ona egin dute.
Balantzea hain positiboa izan da, orain esperientzia hau ez dela mugatuko soilik adin txikiko atzerritarrei; bertako adin txikikoengana zabalduko da, halaber.
Arrazoi horrengatik pertsona eta familia boluntarioen kopurua zabaldu egin behar dugu. Aukera hau agian interesekoa iruditzen zaizu edo ezagutzen duzun norbaiti interesatuko zaio.
Horrela bada, zalantzarik gabe, informazioa beharko duzu. Gustu handiz eskainiko dizugu. Sar zaitez www.izeba.org web gunean, idatzi
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera edo deitu 943-251005 edo 688-644354 telefono-zenbakietara. |