| Gizarte-Kontseilua |
|
Baketik-eko Gizarte-Kontseilua organo berria da eta aholkularitza-, kontsulta- eta bultzatzaile-izaera dauka. Kontsoziazio-eremua da non Baketik-ek erabaki duen %50ean partekatzea bere egitasmoaren orientabide-, diseinu-, eta promozio-erantzukizuna. Baketik-eko barne-organoek Baketik-eko urteko plangintzak definitzerakoan erabakitze-ahalmenaren %50a daukate. Gizarte-Kontseilua beste %50a ordezkatzen duen herritarren parte hartzeko eremua da. Kontsoziazio-eremu hori 50 “akziotan” edo parte-hartze sozialetan banatuko da eta hamarnaka handitzen joango da. Gizarte-Kontseiluaren kide bakoitzak parte-hartze horietako bakoitza onartuko eta babestuko du, berea eginez “Bultzatzaile” irudia. Gizarte-Kontseiluaren osaketan profilen aniztasuna bilatuko da eta partaideek diziplina, eta errealitate desberdinekin harremana izatea. Gizarte-Kontseilua, gutxienez, urtean behin elkartuko da Bultzatzaileak Bultzatzaileak modu boluntarioan zeregin hori betetzea onartu duten lagunak izango dira. Ez dute inongo kuotarik ordainduko bultzatzaile izateagatik eta aurrez izena emateko aurretiko baldintza bakarra hautagaiak aldez aurretik Baketik-ekin harremana edukitzea da. Formalki, Baketik-eko Zuzendaritza-Taldea da Bultzatzaile bakoitzaren izen-ematea berretsi behar duena. Bultzatzaileak Baketik-eko zati garrantzitsua dira. Eremu kontsoziatu hori osatzen duten parte-hartze sozialetako bat onartzea eta babestea modu boluntarioan onartu duten pertsonak dira. Baketik-eko taldeko lagun bat arduratuko da Bultzatzaileekin harreman iraunkorra mantentzeaz. Bultzatzaileen ekarria Bultzatzaileek lau puntutan laburbil daitezkeen zenbait eskubide, eskumen eta funtzio dauzkate: 1. Baketik-eko ekimenei buruzko informazioa jasotzeko eta horretarako sarbidea daukate eta une oro zuzenean iritzia emateko eta parte hartzeko eskubidea daukate. 2. Gai zehatzei buruz eta internet bidez, Baketik-ek Gizarte-Kontseiluari egiten dizkion kontsultetan parte hartzeko aukera eta eskubidea daukate. 3. Urtean zehar balantze- eta planifikazio-bilera batera dei egingo zaie, zeinetan hitza eta botoa izango duten erabaki baten zentzua gehiengo osoaz erabakitzerako orduan %50ean. 4. Gai horietan laguntzeko borondatea partekatuko dute: - Baketik-eko proposamenak eta mezuak zabaltzea; Gizarte-Kontseiluari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo bertan parte hartu nahi izanez gero, Baketik-era deitu.
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
|