Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Gaien araberako sailkapena

Dilema etikoak
Hausnarketa etikoaren eta honen ondorioa den aukeraketaren beharra jokoan jartzen dituen gatazka, arazo edo egoerak.

Gatazka pertsonalak/egunerokoak
Eguneroko bizitzan eta honen arlo guztietan sortzen diren gatazkak: lan arloko, familiako, auzoko, lagun arteko harremanetan sortzen diren gatazkak.

Gatazka soziala/kolektiboa
Prostituzioa, delinkuentzia, droga, lan arloko desberdintasunak, klase tentsioa eta abarrekoak bezalako gatazka sozialak; gatazka kolektiboak, politikoak, indarkeriazkoak eta belikoak.

Duintasuna eta Giza Eskubideak
Giza duintasunaren ondorioak azaltzen eta deskribatzen duen gai sorta, eta giza duintasun honetan oinarritzen diren Giza Eskubideen urratze edo defentsa jasotzen dutenak.

Indarkeria eta bakea
Indarkeriaren kultura -indarkeria matxista, gazteen arteko indarkeria, indarkeria psikikoa, estrukturala, tortura, dogmatismoa, totalitarismoak, heriotza zigorra, intolerantzia, etab.- eta bake kultura - bakearen aldeko heziketa, indarkeriarik eza, elkarhizketa, enpatia etab.-

Justizia
Egoera bidegabeak, hauek ebasteko eta hauei aurre egiteko moduak, errejimen bidegabeak, eta justizia sistema demokratikotan, berau ezartzeko modua, eta beronen menpe dauden egiturak, adibidez, sistema penitentziarioa.

Mundua ezagutzeko zinea
Beste errealitate kultura eta bizimoduak ezagutzea ahalbidetzen eta mundua eta bere anistasuna ezagutzeko aukera ematen duten pelikulak.

Ezberdintasuna
Mota guztietako gatazkek sortzen dituzten arazo, dilema eta ondorioak: diferentzia ideologikoak, kulturalak, erligiosoak, sexualak, nortasunezkoak, fisikoak, bizimodukoak eta abarrekoak.

Generoa
Generoarekin zerikusia duten gatazkak, arazoak ezberdintasunak eta borrokak lantzen gai sorta.

Sexualitatea
Harreman sexo-afektiboen arazo, tentsio eta berauen heziketa garapena.

Dibertsitate funtzionala
Dibertsitate funtzionalaren inguruko gatazka, arazo eta lorpenak.

Inmigrazioa
Inmigrazioaren unibertsoko jatorria, drama eta borrokak azaltzen dira.

Marginazioa, bazterketa eta pobrezia
Marginazioa, bazterketa eta pobreziaren ataritan dauden pertsonen, kolektibo eta lekuen errealitatea.

Natura eta ekologia
Natura eta ingurunearekiko harremana, berauen gatazkak eta erronkak, eta etika ekologikoa garatu eta elkarbanatu beharra.

Bizi zikloa
Gizakiaren bizi-zikloa deskribatzen duen gai sorta: haurtzaroa, nerabetasuna, heldutasuna, zahartzaroa eta heriotza.

Adiskidetasuna
Adiskidetasunak eskaintzen dituen errealitateak, gatazkak, erronkak eta aukerak. Gizakiagan duen sendotasuna eta eta eragina aurkezten da.

Kulturartekotasun eta erligioartekotasuna
Kulturen eta erlijioen arteko ezberdintasunetatik sortzen diren gatazka, tentsio aukera eta elkarguneak.

Familia
Familiartekotasunean garatzen diren gatazka, arazo, erronka eta afektuak eta hauek nola baldintzatzen edo ahalbidetzen duten gizakia.

Heziketa etikoa
Hezkuntzaren mundua deskribatzen da, heziketa etiko baten beharra eta honek aurreritzietatik haraindi ikuspegi enpatiko batean eraldatzeko ahalmena.

Aukerak
Askatasunak, erabakiak hartzea eta aukerak izateak sortarazten dituzten tentsio eta beldurrak jasotzen duen gaia.

Sentimendu eta harremanak
Sentimenduen aukerak, errealitate eta zailtasunak, eta guraso, seme/alaba, bikote, lagun eta abarren arteko harremanak.

Arrazismo eta xenofobia
Arrazismo eta xenofobiaren inguruko erralitate, gatazka, aurreritziak eta ondorioak.

Elartasuna
Elkartasun lana eta konpromezu altruistaren maila ezberdinak aurkezten duen gai sorta.

Sufrimendua
Sufrimenduaren errealitatea eta dinamika, beronek sortarazten dituen gatazkak eta berau lantzeko modu ezberdinak.

Gatazka baten konpontzea
Gatazka baten berkonpoketa fasea: autokritika, barkamena, damua, eskuzabaltasuna, apaltasuna, errekontziliazioa... Bere ibilbidea, prozesu, gatazka eta zailtasunak.

Itxaropena eta konfiantza
Bizitzarekiko esperantza eta konfiantzarekin eta hauek gizakiaren irekierarengan duten ahalmenarekin zerikusirik duen gai sorta.

Espiritualitatea
Zentzurik sakonenean eta ez-materialenean bizitza suspertzen duten egoerez jabetu eta haiekin harremanetan hasi eta jarduteko giza-harremana azaltzen da. Errealitatea hauek fede erligioso batekin izan dezakete zerikusia, baina baita maitasunaren dohakotasunarekin, besteari ematearekin, elkartasunarekin, etikarekin, etab.