Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Berradiskidetzea
Otsailean eta martxoan bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko ikastaroak lau hiriburuetan

Baketik-en hiru lehentasunetako bat gure gizartean bakea sendotzeko bizikidetza kultura berriari laguntzea da. Lehentasun honekin bat eginik, otsaila eta martxoan Baketik-ek bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko ikastaroak eskainiko ditu Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean.

·Ikastaroaren izenburua. “Bizikidetzaren berradiskidetzea, pertsona eta gizarte mailan dagokiguna”
·Formatua.
Lau orduko ikastaroa.
·Egutegia eta ordutegia
. Lau aukera:

-Donostia. Larunbata, otsailak 4, 9.30etik 13.30era.
-Gasteiz. Larunbata, otsailak 11, 9.30etik 13.30era.
-Bilbo. Larunbata, otsailak 25, 9.30etik 13.30era.
-Iruñea. Larunbata, martxoak 3, 9.30etik 13.30era.

·Matrikula. 40 euro.
·Irakaslea. Jonan Fernandez.
·Izen-ematea: 943-251005 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

·Edukia. Bost hamarkadaren ondoren, bakearen zikloa zabaltzen ari da. Ez gaude edonolako aldaketaren aurrean. Aldaketa horrek guztioi eragiten digu neurri batean edo bestean, eta guztioi dagokigu aldaketa. Bakea sendotzeko beharrezkoa da berradiskidetzea prestatzea.

Bizikidetzaren berradiskidetzeak "bestea", etsaitzat jo beharrean, bizilagun bezala hartzea eskatzen du. Aldaketa eskatzen du, ez soziala bakarrik, ezta pertsonala bakarrik ere, pertsonala eta soziala, soziala eta pertsonala.

Ikastaro honek pentsamolde-aldaketa horretarako baldintzak sortzea dauka helburu. Gai horrekiko interesa edo kezka duen edozein pertsonentzat dago zabalik ikastaroa. Bere edukiak teorikoki bizikidetzaren berradiskidetzea zer den eta praktikan nola bultzatzen edo oztopatzen den ulertzen lagunduko du. Ikastaroaren pedagogia Bizizikasi pedagogian oinarritzen da, hobetzen ikasteko pedagogian.

Ikastaro hauek eskaintzeko ekimenak bi helburu ditu: partekatzea eta zabaltzea. Batetik, adiskidetze-sozialaren ibilbidea egiteko funtsezko ideiak, beharrezko jarrerak eta nahitaezko urratsak partekatzea. Bestetik, masa kritikoa eta informatua sortzea bizikidetzaren berradiskidetzearen ideia eta beharra zabaltzen laguntzeko.

Oharra: Ikastaro hau eskatzen diguten edozein herritan eman dezakegu. Ikastaroren bat antolatu nahi izanez gero, deitu 943-251005 telefono-zenbakira. Informazio gehiago hemen

Gaia interesatzen bazaizu, bisita ezazu gure bloga