Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Hobeto bizitzeko eta hezitzeko zinema

Baketik-ek zinema-zerbitzu bat jarri du martxan nahi duenarentzat, zenbait gaien inguruan: giza harremanak, gatazkak, bizikidetza, arazo pertsonalak, bakea, giza eskubideak, etika… Gogoeta, elkarrizketa eta zentzu kritikoa bultzatzeko pentsatua dago. Zerbitzu hau partikularrei, familiei, ikastetxeei, institutuei, Lanbide Heziketako ikastetxeei, lanbide-tailerrei, unibertsitateei, elkarteei, aisialdi-taldeei, parrokia-taldeei, GKEei, udalei… zuzendua dago.

Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzarko Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzarekin, bake kultura eta balioen hezkuntzaren esparruan txertatzen da erabat. Lehenik, gogoetarako ohitura eta zentzu kritikoa sustatzen saiatzen da, horretarako tresna bezala zinema erabiliz. Eztabaida, elkarrizketa eta ika-mika eraikitzailea piztu eta dinamizatu nahi ditu.

Eta hau guztia, gizakiaren bizitzan hiru gai nagusiren inguruan:
(a) gatazka gizakiari atxikia doan gertaera bezala, bere kudeaketa positiboak honelako ondorioak ekar ditzakeelarik: pertsona bezala haztea, gizarte bezala eraldatzea eta edozein arrazakeria, xenofobia ala indarkeria formari aurre hartzea;
(b) etika gizakiari izatea ahalbidetzen dion oinarri bezala eta gatazka suntsitzaileak gatazka eraikitzaileetan eraldatzen lagun diezagukeen tresna bezala, horretarako eskubideen errespetua eta giza duintasuna premisatzat hartuz;
(c) bakea, gizaki guztion irrika, posible izateko pertsona bakoitzak bere gain hartu behar dituen baldintza eta konpromisoen kontzientzia eta gogoeta behar dira, hau da, bakeaen kulturaren pertsonalizazioa. 

Proiektu honen bereizitasun nagusia bi ideiatan laburbil liteke. Lehenik, bakearen kultura eta balioen hezkuntza zabaltzeko tresna sortzaile baten erabilpena. Teoria, diskurtso eta gomendioen hizkuntzaren ordez, proiektu honek zinemaren hizkuntza sortzaile, artistiko eta, nahi izanez gero, dibertigarria proposatzen du. Eta, bigarrenik, proiektu honek, filma ikusteak ikuslearen begitan eta sentsibilitatean sortzen dituen esperientzia eta emozioen bidez, bakerako hezkuntza egin nahi du. Ez dugu ikasgai bat ikasi nahi, baizik eta esperientzia bat bizi, emozio batzuk sentitu eta bizitako horren inguruan gogoeta egin.

Hiru eskaintza ditu:

·Arantzazuko bideoteka irekia:
fondoaren doako mailegua

·Baketik-eko bideokluba:
urtean 10 film aukeratzea eta bidaltzea

·Ikastaroa:
zinema hezkuntza-tresna gisa