| Proposamena |
|
Nola hezi neure burua eta besteak pertsona izaten? Horixe da arduratzen gaituen gaia. Eta horri erantzuna emateko honako Hezkuntza-Proposamena egiten dugu Baketik-etik, Arantzazuko bake zentrotik. Pertsona izaten geure buruak eta besteak hezteko modu erabakigarrian laguntzen duten ikaskuntzako zortzi esperientzia daudelako uste osoa dugu. Horietako lau oinarrizko ikaskuntzak dira: (1) gizakiaren izaera mugatua (2) esker onaren zentzua, (3) kontzientziari entzutea eta (4) giza duintasunaren esanahia. Beste hiru ikaskuntza instrumentalak dira: (5) elkarrizketaren plusa, (6) enpatiaren plusa eta (7) pazientziaren plusa. Eta azkena funtsezko ikaskuntza da: (8) maitasunaren ikaskuntza. Horiek denek 2010ean Baketikek abian jarriko duen proposamena osatzen dute: Izan Hezkuntza-Proposamena. Proposamen honen oinarrian honako ustea dago: pertsona izaten hezteko materialik aberatsena gizakiak berezkoena duen horren muinean, ariman eta bihotzean dago. Ez dira beharrezkoak ikaskuntza konplexuak, ezta asmakizun handiak ere. Barru-barruan dugu funtsezkoa. Amaigabeko ahalmena duten hezkuntzako baliabideak aurki ditzakegu geure mugetan eta geure aukeretan. Ez dugu ezer asmatuko, pertsona bakoitzari emana zaion horri argia eta indarra ematea ez den beste ezer. Ideia horren inguruan biltzen dira geure buruak eta besteak pertsona izaten hezteko zortzi ikaskuntza horiek. 1. Taula. Pertsona izaten hezteko Izan Hezkuntza-Proposamenaren eskema
|