|
·Bizikidetzaren berradiskidetzea Geure herriko bizikidetza berreraikitzeko eta berradiskidetzea sustatzeko hainbat proposamen (trebakuntzaren, dibulgazioaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorrekoak) egiten ditu, batez ere, udalei zuzenduak.
·Izan Hezkuntza Proposamena Gizaki izaten ikasteko eta irakasteko baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzen ditu. Familientzat eta irakasleentzat da, batez ere. Urtebeteren buruan, mila bat lagun jardun dira proposamen honekin, eta 20 ikastetxetan aplikatzen da.
·Bihotzetik modulu didaktikoa Euskal gatazkan giza eskubideen urraketen biktima izan direnekiko elkartasuna eskolan nola jorratu? Hain zuzen ere, horretarako eskaintzen ditu programa honek baliabide teorikoak eta praktikoak; trebakuntza eskaintzen die irakasleei, bizikidetzaren berreraikuntza du xede.
·Izeba Proiektua Bakarrik dauden atzerriko adingabeen osaba-izeba gisara jarduteko prest dauden herritarren edo familien sare bat eratu du Gipuzkoan. 50 boluntario ditu sareak, eta harrera-zentroen laguntzaile jarduten da, adingabeko horiek hobeto gizarteratzeko ahaleginean.
Gehiago irakurri
·Dohain Programa Egoera zailetan daudenei (gaixoak, droga-mendekotasunen bat dutenak, babesik gabeko adingabeak, presoak, urritasunak dituztenak...) prestakuntza-egonaldiak egiteko eta atseden hartzeko aukera eskaintzen die Arantzazun. 741 lagunek hartu dute parte programan, 42 egonalditan.
Gehiago irakurri
·Antzerki-Foruma Antzerkiaren bidez errealitatea aztertuz eta berreraikiz, balio etikoak sustatzen ditu. 8 eta 16 urte bitarteko 17.000 bat ikaslek hartu dute parte. Programa honek jorratu dituen gaiak indarkeriarik eza, errespetua, berdintasuna, elkartasuna eta giza duintasuna izan dira
Gehiago irakurri
·Bideoteka Proiektua Hiru zerbitzu eskaintzen ditu: bizitzari eta giza harremanei buruzko 200 filmeko funtsa (gida didaktikoak dituzte film guztiek); bideokluba, 175 bazkideduna (urtean 10 film eta gida jasotzen ditu bakoitzak), eta zinemari eta hezkuntzari buruzko ikastaro bat, urtero.
Gehiago irakurri
·Afrikandugu proposamena Gogoeta kritikoa egiten du, urtero (ekainean), Afrikako zenbait gonbidaturekin. Horrela sortu zen Afrikandugu, Europako eta Afrikako gizarte zibilen arteko elkartasuna eta lankidetzarako senidetzea sustatzeko proposamena.
Gehiago irakurri
·Berrikuntzaren Etika Proiektua Berrikuntza eta enpresa-jarduera oinarri etikoekin nola garatu? Horri buruzko trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen die proiektu honek enpresei, egungo ereduen ikuspegi kritikoa abiapuntu duela.
Gehiago irakurri
·Ikastaroen programa Ikastaro-eskaintza zabala egiten du urtero, zenbait gairen gainean: gatazkak, herritarren partaidetza, sufrimendua, elkartasuna, bizitza, bizikidetza, giza heldutasuna... Sei mila lagun baino gehiagok hartu dute parte programa honetan.
Gehiago irakurri
Parte hartu nahi baduzu hemen sakatu Lagundu nahi baduzu hemen sakatu
|