Gatazken lantze etikoa bultzatzeko zentro gisara jaio zen Baketik 2006an, eta bi kontzeptu hauen uztarketa zuen oinarri: bakea eta etika. Halaxe dio izenak berak: baketik, bakea eta etika. 2011ko urrian, bere V. urteurrenean, Baketik-ek bere zeregina eta egitasmoa berriro definitzeko urte beteko trantsizio-prozesua zabaldu da. Prozesu horren abiapuntua “Baketik berrabiarazi da” izenburua daraman adierazpena da.