|
Baketik-ek aldaketa-proposamena bultzatzen du hiru ardatzen inguruan: gizarte eredu berriak, bizitzeko modu berriak eta bizikidetza-kultura berria. Hiru diagnostiko horien azterketaren bat-etortzea hiru kasuetan aldaketa behar dugula da; baina ez edonolako aldaketa. Aldaketa hori ez da soilik soziala edo politikoa edo ekonomikoa, ezta soilik pertsonala ere. Hiru diagnostikoen bat-etortze nagusia aldaketa pertsonala eta soziala behar dutela da, betiere abiapuntu bezala etika izanik.
|
|
Geure esku dagoena aukeratzea da. Geure botere handia pertsonal eta sozial mailan aldatzeko aukeratzea da. Aukeratzea, aldaketa txikiak izango diren arren. Horixe da Baketik-ek partekatu nahi duen aldaketa pertsonalerako eta sozialerako proposamenaren irizpide gidaria. Geure esku dagoen honetan jarri behar dugu arreta. Eta geure eskura dagoena, geure boterea, etikoki aukeratzeko boterea da. Hau da, giza duintasunaren balio gorenaren erreferentziarekin aukeratzea.
|
|
Dilema: “Zabaltzea edo ixtea” |
|
Aldatzea aukera dezakegu. Hori da irizpide gidaria; baina askotan ez dakigu nola egin. Trakets gabiltza, blokeatuak edo itsuak gaude. Inertzia gailendu egiten zaigu. Hobetzen ikasi behar dugu, etikoki aldatzea aukeratzen ikasi behar dugu. Hemen Bizizikasi pedagogia sartzen da jokoan, hobetzen eta aldatzen ikasteko pedagogia. Dena dela, lehendabiziko bultzada behar dugu. Paradigma-aldaketa (eskema-, ikusmolde-aldaketa) behar dugu
|
|
|
|
|
|