| Hobeto bizitzeko eta hezitzeko zinema |
|
Baketik-ek zinema-zerbitzu bat jarri du martxan nahi duenarentzat, zenbait gaien inguruan: giza harremanak, gatazkak, bizikidetza, arazo pertsonalak, bakea, giza eskubideak, etika… Gogoeta, elkarrizketa eta zentzu kritikoa bultzatzeko pentsatua dago. Zerbitzu hau partikularrei, familiei, ikastetxeei, institutuei, Lanbide Heziketako ikastetxeei, lanbide-tailerrei, unibertsitateei, elkarteei, aisialdi-taldeei, parrokia-taldeei, GKEei, udalei… zuzendua dago. Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzarko Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzarekin, bake kultura eta balioen hezkuntzaren esparruan txertatzen da erabat. Lehenik, gogoetarako ohitura eta zentzu kritikoa sustatzen saiatzen da, horretarako tresna bezala zinema erabiliz. Eztabaida, elkarrizketa eta ika-mika eraikitzailea piztu eta dinamizatu nahi ditu. Eta hau guztia, gizakiaren bizitzan hiru gai nagusiren inguruan:(a) gatazka gizakiari atxikia doan gertaera bezala, bere kudeaketa positiboak honelako ondorioak ekar ditzakeelarik: pertsona bezala haztea, gizarte bezala eraldatzea eta edozein arrazakeria, xenofobia ala indarkeria formari aurre hartzea; Proiektu honen bereizitasun nagusia bi ideiatan laburbil liteke. Lehenik, bakearen kultura eta balioen hezkuntza zabaltzeko tresna sortzaile baten erabilpena. Teoria, diskurtso eta gomendioen hizkuntzaren ordez, proiektu honek zinemaren hizkuntza sortzaile, artistiko eta, nahi izanez gero, dibertigarria proposatzen du. Eta, bigarrenik, proiektu honek, filma ikusteak ikuslearen begitan eta sentsibilitatean sortzen dituen esperientzia eta emozioen bidez, bakerako hezkuntza egin nahi du. Ez dugu ikasgai bat ikasi nahi, baizik eta esperientzia bat bizi, emozio batzuk sentitu eta bizitako horren inguruan gogoeta egin. Hiru eskaintza ditu:
|